LATZEN taldea ASTRAn ikusteko aukera izan genuen urtarrilaren 5ean

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2008-01-07 09:51


Infernuko Ateetan

Urtarrilaren 5ean, errege bezpera, kontzertu itzelak izan ziren  Astran gaueko 20:00etatik aurrera,taula gainean, Effectus, Latzen eta Sharon Stoner izango direlarik

Batetik, Latzen Oñatin 1993an sortutako heavy metal musika taldea da. Kontzientzia ala infernua izan zen haren lehen estudio-diskoa. Bigarrena aldiz, Ardi Larruz izan zen. Oinarri erritmiko sendo eta metaleroz osaturiko abestiak dituzte gitarretan lan eskerga eta  punteo distiratsuekin. Ahotsak berriz, melodiak osatzeko erraztasun apartu du, lakarrak batzuetan eta, leunak tarteka. Aipagarria da Laztana, aski ezaguna eta askoren abesti kuttunaren sortzaileak direla. Aurten, taldearen banatzetik zortzi urte igaro direnean, taldea berriro elkartu da, "Infernuko Ateetan Tour" izeneko biran buru-belarri ari direlarik. Beraien esanetan, tour hau Latzenen despedida-bira izango da.

Bestetik, Sharon Stoner 2001ean Oñatin sortutako musika talde bat da. 2003ko Euskadi Gazteko maketa lehiaketan parte hartu eta laugarren postua eskuratu zuten entzulegoaren botuen zerrendan. 2004an, Danbaka izeneko Debagoieneko lehen maketa lehiaketa irabazi zuten. Hori dela eta, 2006an 3000 bira izeneko diskoa plazaratu ahal izan dute. Urte berberean ere, Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketan talde onenaren saria jaso zuten "Azkena Rock Festival" bezalako jaialdi garrantzitsu batean parte hartzeko aukera eskuratuz.

Azkenik, Effectus 2001ean sortutako talde gernikarra da (orduan Garraxi izenpean). Urteen poderioz eta formazioaz gain estiloa ere asko aldatu dute. Estiloari dagokionez "agrometala" jorratzen dute. Beraien estudio lana, Zulo Desberdinetan, 2007ko martxoan kaleratu zuten. Zuzenean talde handiekin batera jotzeko aukera izan dute, adibidez Sepulturarekin.



Utzi iruzkina: