EITTEN DOTENA NAZ
Zetan gabiz? Nora goaz? Norantz goaz? Benetan gustetan jaku eitten doguna? Galderak mile dire, betikoak, baina batzutan komeni da minutu bat hartu eta barriro pentsetie, inertzixe alde batera itzitte, norberak aukeratuten dabena eitteko.
Askotan lagun arteko elkarrizketatan galtzen gara danok: hau txarto dauela, bestie ondo dauela, hau ein biher dala… Baina pentse eta esaten dogun horretatik eitzen dogunera jauzi handixe dau. Oin garunien dekogun hori eskuetara pasetako garaixe da; oin arte ein ez doguna eitzeko, sortzeko sasoie.
Gaztiok erantzunek biher dabezan arazoak dekoguz: etxebizitzien arazoa, lan faltie eta lan-baldintzak, kanpora lan eitten joan biher izetie, gaztion arteko komunikaziñoa, etab.
Gernikeko Gazte Asanbladie lanien dabil gaztieri bestelako aukerak emoteko, baina ondiñoko asko dau eitzeko. Eta hori danon artien ein biherreko lana da. Gure apustue bestelako bizi ereduen aldekoa da, alternatiba barritzailien aldekoa. Bakotxa bere arloan, bere modu, logika eta pentsakerakaz. Bakarrik zein taldien antolatute.
Lerro honeek gonbidapen bat dire beste modu baten bizitzeko, gaztiok geure kabuz geure erabakixek hartzeko, eta erabakineko gauza horrek benetan bete daittezen lan eitzeko.
Eitzen doguna garelako, ahalegindu gaittezen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: