ikASTRAroak eta beste!! bazatoz?
Ikastaro hauen bidez, aisialdirako heziketa proposamena egin nahi du Gazte Asanbladak. Izan ere, aisialdia ez da axolagabea izateko tarte bat, sistemak sinestarazi nahi digun moduan. Aisialdia norbera trebatzeko eta pertsona moduan hazteko tartea ere bada.
Ikastaro guztiak doan izango dira. DESKARGATU ESKUORRIA
Izena emateko lekua: Astrako barra edo ikastraroak@gmail.com helbidea.
Izena emateko azken eguna: ikastaro bakoitza hasi baino
astebete lehenago. Informaziorako telefonoa: 627
17 44 72 (Leire) edo
94 625 64 93
(Astra)
Sukaldaritza ikastaroan hiru plater egingo
dira egunero: 1 platera, 2. platera eta postrea. Egosten, janaria laban egiten,
etab. erakutsiko da.
Noiz? Azaroaren 27tik otsailera, guztira 10 klase.
Ordutegia: 19:00-21:00. Luzatu leike
Non? Ikastaroa Seber Altube ikastolan izango da.
Nork emango ditu klaseak? Ander Unda, Laiene jatetxeko
sukaldaria.
Nori zuzenduta? Sukaldean trebatu nahi duten pertsona
guztiei zuzendutako ikastaroa da.
Parte-hartzaile kopurua: 20.
Amantalak, sukaldeko aiztoak eta trapuak eraman beharko dira.
Ikastaro honetan Afrikako dantza
garaikideak/tradizionalak ikasiko dira. Tunpa-tunpa, tunpa-tunpa-tunpa-tunpa,
tunpa-tunpa. Parte-hartzaileek nahi izanez gero, ikastaroaren amaieran jaialdi
bat egin daiteke: musika afrikarra, dantzakā¦
Noiz? Azaroaren 22tik otsailera, guztira 10 klase.
Ordutegia: 19:00-20:30
Non? Astran
Nork emango ditu klaseak? Antoine bolikostarrak
Nori zuzenduta? Afrikako dantzak ikasi nahi dituztenentzako
ikastaroa da.
Parte-hartzaile kopurua: 20.
Literatura jorratzeko modua
parte-hartzaileen arabera ikusiko da.
Noiz? Azaroko hirugarren astetik aurrera (eguna eta ordua
denen artean erabakiko dira).
Non? Astran
Arduraduna? Leire Lopez
Nori zuzenduta? Literaturaren gaineko interesa dutenentzako
tailerra.
Parte-hartzaile kopurua: 10
Lilibertso ez da bertso eskola bat,
bertsotan aritzeko topagunea da. Ez dago irakasle-ikasle figurarik, baina
ezagutzak trukatuko dituzte. Nahi duten bertsolari eta bertsozale guztiei
zabalik dago.
Noiz? Astelehenero batzen dira, urte osoan
Ordutegia: 18:30-20:30
Non? Astrako bigarren solairuko gela lilan
Hiru tailerretan banatuko da:
Azaroaren 17an Hardware tailerra, Ramon (Reciclanet)
Azaroaren 24an Debian GNU/Linux instalazio tailerra, Joseba
eta Dabid (hack.in#badakigu)
Abenduaren 1ean Debian GNU/Linux hastapen tailerra, Joseba eta
Dabid (hack.in#badakigu)
Ordutegia: 12etatik aurrera
Non? Astran
Parte-hartzaile kopurua: nahi beste
Antzerkia egiteko interesa duenak
azaroaren 15era arte eman dezake izena.
(Oraindik ez dago zehaztuta zer egingo den, jendearen arabera ikusiko da)
Irakaslea? Beatriz Loreti argentinarra
Non? Astran
Astrak rokodromoa du bigarren pisuan eta edonork erabili dezake.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: