Ekitaldiz Ekitaldi
Asteburu luzea eta ederra izan dugu. Barikutik hasita, Iparragirre Musika Elkarteko lokaletan kontzertuak izan ziren: Caries bermeotarrak eta Compadres Muertos mexikarra. Ez zen jende asko bildu, baina famili arteko giro bikaina izan zen. Ezin dugu ahaztu, egun berean txapelokerrek Astrara egindako bisitaldia. Orain ere ez daukagu inolako zalantzarik: ALDE HEMENDIK!
Zapatuan Proiektuaren herriratze publikoarekin batera, hainbat jende hurbildu zen Astrara. Sariketa gastronomikoak argi erakutsi zuen laster abian jarri behar dugu sukaldaritza ikastaroa guztiz beharrezko dela gazteen artean. Errepikatzeko modukoa ordea, Lilibertson ari diren Ander, Ibon eta Antxonen bertso-sukalde saioa.
Bazkariari jarraipena Munduko Futbolin txapelketa arrakastatsuak eman zion. ETBko Kirolez Kirol saiotik fitxatu berri dugun Asier Musatadik, futbolineko pilotaren abiaduran hitz egiten zuen maisutasunez.Salsa doinuen jarraitzailerik ez da falta Astran. Hala ziurtatu genuen berriro ere zapatuan.
, nagusienak erretiratu eta gazteagoen txanda heldu zen. Betagarri talde gasteiztarraren kontzertuan, jendea abesten, dantzan edo saltoka ikus zitekeen, pozarren.
Urriko azken astelehenak ongi-etorria egiten die beti kanpotarrei. 75.000 lagun inguru bildu ziren Gernikan. Taloz, txorizoz eta sagardoz lagunduta Amaiur erromeri taldeak gorputz-arimak dantzan jarri zituen Astran. Gaztetxea lehertzeko zorian zegoen.
Orain guztia garbitzea baino ez da falta, normaltasunera itzuli eta eguneroko erronkei ekitea. Ez da gutxi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: