Istiluak sortu ziren asteartean Ynestrillas-en etorreraren inguruan; lagun bat atxilotu zuten Ertzaintzak

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-11-11 21:28

Ertzaintzak kargatu egin zuen, eta hainbat kontainerri su eman zieten protestagile batzuek. Ertzaintzako prentsa zerbitzuak jakitera eman duenez, pertsona bat atxilotu zuten, "kale istiluetan parte hartu duelakoan". Gernika-Lumoko ertzain-etxera eraman zuten atxilotua.

Istiluak sortu ziren asteartean Gernika-Lumon, Ricardo Saenz de Ynestrillas ultraeskuindar espainiarraren etorreraren inguruko protesten eta segurtasun neurrien artean. Ertzaintzak kargatu egin zuen protestagileen aurka, eta 'Faxistak kanpora' zioen pankarta bat kendu zioten eskuetatik. Protesta egiten ari zirenetako batzuek su eman zioten hainbat kontainerri, eta Inem-eko bulegoko kristalak ere hautsi zituzten. Ynestrillas-ek Gernikatik,alde egin zuen Ertzaintzaren bi furgonetaren zaintzarekin.

Ynestrillas Gernikako epaitegira ere eskoltatuta iritsi zen, auto baten, Mungiako herriko tabernako langile bat atxiki eta mehatxatzeagatik epaituko zituzten hiru militar espainiarren abokatu legez. Epaiketa 11:00etan hasi zen eta Busturialdeko zenbait gaztek elkarretaratzea deitua zuten 10:30erako eta 12:00etarako, epaitegi aurrean. Euskal Herriko Batasun Antifaxistak ere zabaldu zuen «mespretxua erakusteko» deia. 500dik gora gazte batu ziren, Gazte Antifaxistak-en deialdiagaz bat egiteko. "Zuek faxistak, zarete terroristak" eta antzeko aldarriak egiten ziren.

Argazkia

Ertzaintzak kontrolak ipini zituen Zornotzatik etortzeko errepidean: bat, Zornotzako gasolindegian, eta bestea, Ariatzakoan. Azken horretan, hainbat auto gerarazi zituzten, batez ere Donostiako matrikula eraman zutenek, eta autobusak ere, guzti-guztiak gerarazi zituzten, baita eskola-umez beteta zihoan bat ere. Gerarazitako autoei buelta erdi emateko agindu zieten, eta ez zieten Gernikara sartzen utzi.



ynestrillaskanporaynestrillaskanpora


Utzi iruzkina: