URRIKO AZKEN ASTELEHENA GERNIKAKO ASTRA GAZTETXEAN

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-11-04 23:16

Urriaren 29an, Urriko Azken Astelehena ospatu zan  gure herria dan Gerniken. Urteak dira, hau ospatzen hasi zala, baina bere jatorrira joz gero, gitxik jakingo dabe nundik datorren. Baserritarren eguna da, honek herrira bajatzen ziran euren produktuegaz ta kalean saltzen ebezen, gehienak ekologikoak izaten zirelarik.

Geur egun, egoera ezberdina da. Milaka eta milaka pertsona hurbiltzen dira, kaleetan makina-herramientak egoten dira ikusgai, artisautzako feria be pasilekuan, esan bezala baserritarrak kalean euren ortuko uztak saltzen, beste batzuk plazan... Egun handia Gerniken. Gazteok alde batetik geure ikuspuntua aldatzeko modukoa, juerga egun moduan ikusten dogu, honi garrantzirik emon barik, penagarria dalarik egun Euskal Herrian geroz eta baserritar eta baserri gutxiago dagozala.

Egun honetan, ASTRA GAZTETXEko ateak danontzako zabalik egon ziran, ume, gazte zein helduentzako, Astra publikoa dalako, danona. Barra be martxan izan zan egun osoan, eta arratsaldeko zortzirak bueltan AMAIUR taldearen eskutik erromeria galantaz gozatu zitekeen.


Utzi iruzkina: