TXOSNEN PARTE HARTZAILEEN ALDEKO AFARIA
Pasaden ostiralean jaietan txosnetan parte hartu zutenen aldeko afaria ospatu zen. Bertara 150 pertsona inguru hurbildu ziren, Harizpe elkartean ospatu zen ekimenean. Elkarteratzea astra gaztetxea, euskal herrian euskaraz eta arrano tabernak antolatua zegoen eta Gernikako azken jaietan lanean aritu ziren guztientzat zuzendua zegoen. Berdin zion gutxieneko ordu kopuruak edo lan egindako mailak, bere helburua txosnak funtzionatzea posible egin zuten guztiei omenaldi txiki bat egitea zen. Parte hartu zuten guztiek bost euro ordaindu behar izan zuten, baina ordainetan bapo afaltzeko aukera eduki zuten. Ez da izan ekimenaren lehen aldia, eta oingoa urtean ere izandako arrakasta ikusita ohitura bihurtzea espero dute antolatzaileek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: