HOLIDAY´S IN ASTRA PUNK JAIALDIA OSPATU ZEN GAZTETXEAN
Astrako gaztetxean punk jaialdia ospatu zen pasaden larunbatean hainbat talderen parte hartzearekin. Ekimena Londresen ospatzen den Holiday izeneko jaialdia bezalako punk gau bat egitea zen, baina maila apalago batean. Bertara bost talde gonbidatu zituzten, Disorder hits, golpe de estado, los rechazados, street girls eta sospechosos izenekoak. Gaua goiz hasi zen, 8ak inguruan lehen taldeak jaialdiari hasiera eman zihola. Eguraldi hotza edo ordua medio, ez zen jende gehiegi izan, 20 pertsona inguru, hasiera batean. Gainera gaztelekua handia izanez eta jende gutxi egonez, barruan egiten zuen tenperaturak ez zuen gelditzera gonbidatzen. Gaua aurrera joan ahala jendea hurbiltzen joan zen, gehienak kanpotik etorriak izanez, eta giroa azkenean giroa sortu zutelarik. Kontzertuak 1ak inguruan bukatu ziren, inor damutu ez zelarik sarrerako 3 euroak ordaintzeaz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: