BETAGARRIREN KONTZERTU JENDETSUA GAZTETXEAN
Betagarri taldeak kontzertua eman zuen atzoko egunean astra gaztetxearen egoitzan. Bertan hainbat jende batu zen, gaztetxea txiki hutsiz. Talde gasteiztarraren aurretik DJ makala izan zen giroa berotzen hasi zena, musika estilo desberdinak jarriz. Saioa hamarretan hasi zuen ordu bat inguru iraunduz, lehenengo momentutik iadanik jendea bildurik zegoela. Sarrerako hiru euroak ez ziren eragozpen izan jendearentzat, eta urriko azken astelehenaren hurbiltasuna medio agian, arrazoia izan zen Gernikara etortzeko. Ska taldea hamaikak inguruan hasi zuen bere saioa, lehen kantatik jendea boltsikoan sartuz, azken diskako eta betiko kantak joz. Ordu terdi bat iraun zuten taula gainean, errepikapen bat eginez jendeak sutsu eskatuta; esan daiteke hortaz, kontzertu arrakastatsua izan zela jendea pozik atereaz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: