GASTE

Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra

Foro pribaua

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-09-28 00:10

Gure foro pribatuan sartzeko:http://boards5.melodysoft.com/app?ID=giroalaiaKontraseñia eskatu dakin norbaitxi.


Eskertza

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-09-10 13:57

GASTEk, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarrak, Arrateko jaietan jarritako postura hurbildutakoei eskerrak adierazi nahi dizkie. Jaietan proiektu berriei ekiteko diru-iturri garrantzitsua lortu dugu, eta ildo horretik jarraituko dugu. Sanjuanetan patrozinatzaileek ahalbidetu zuten azken emaitza, baina guk ere lan egin behar dugu elkartearen gastuen finanziazioak, eta zentzu horretan arrakasta handia lortu dugu. Hernanitik ekarritako sagardo guztia amaitu zen. Bestalde, Udaleko Zerbitzu departamentuari bere laguntza eskertu nahi diogu, bereziki José Luís Vallés zinegotzia, Iker Rodriguez e...


Arrateko autobusak

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-09-09 21:27

ARRATEKO AUTOBUSAK BERTAN BEHERA GERATZEAREN AURREAN, GASTEREN ADIERAZPENAArrate bezpera gauerako antolatuta zegoen autobus zerbitzua bertan behera geratu zen inongo abisurik gabe; goizeko 7rak arte orduro autobusean jaisteko aukera zegoela jakinarazita egon arren. Horren aurrean, eta hainbat eskaera jaso ondoren, GASTEk zera adierazi nahi du: 1. Autobus zerbitzu honen antolatzaileen erantzukizun eza eta jai guztietan zehar autobusak ez jartzea salatzen dugu.2. Udalaren ekimenek ezegonkortasuna sortzen dute jai arloan. Kezkatzekoa da, horrelako kasuek gazteak desanimatzen baitituzte. 3. Dat...


GASTE-ko rifak

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-07-04 00:40

GASTE, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra-k rifetako zenbaki sarituak jakitera ematen ditu. Rifa hauek euro batetara saldu dira eta jai hauetako gastuetako finantzaketaren zati nagusi bat suposatu dute. Lehen saria 1818 zenbakiari dagokio eta ALFA produktu sorta bat eramango du irabazleak, bermatutako kalitatedunak, etxeko lanak errazago ak egingo dituztenak. Bigarren saria Arrateko Santutegian dagoen Cantabria jatetxean bi pertsonendako afaria da. 1430 zenbakidun rifak eraman du sari hau. Zenbaki sarituak estatuko loteriako azken lau zifretatik datoz, ekainaren 30ean eginiko zozketako...


Eskerrik asko!

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-06-27 00:48

Ziztu bizian pasa zaizkigu hainbeste denboran buru-belarri antolatzen aritu garen San Juan jaiak. Asteburuko ekintza multzo eder bat lortzeko asmoa zen gurea eta herriko gazte guztiontzat atseginak izango ziren egitaraua prestatzen saiatu gara. Pasatu dira jaiak, urteko egunik luze eta gaurik motzenak berehala joan zaizkigu. GASTEkook pozik geratu gara, emaitza ona izan dugula esan genezake. Baina hau ez da hemen bukatzen, jaiak hobetzeko asmo hau, ez baita urte batetik bestera egiten den lana, prozesu batean murgildu gara eta pixkanaka etorkizunean geroz eta jai hobe batzuk bizitzea dugu ...


Hiru, bi, bat...!!

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-06-19 21:53

Hiru egun besterik ez zaizkigu geratzen Untzaga plazan txanpainarekin San Juan jaien etorrera ospatzeko. Aurten inoiz baino gogo biziagoz itxaroten ari garen Sanjuanak izango dira, azken hilabeteotan jo ta su buru-belarri aritu gara jaietako programa sendotzeko asmoz GASTE gazte elkartekoak. Baina konturatu orduko iritsi dira hauek ere. Lan hauek baloratzeko hiruzpalau gauza zehaztea besterik ez zaizkigu falta, azken xehetasunak ongi lotu, pilak ongi kargatu eta ostiral gauean izango den Skalariak-en kontzertuari itxaron; horrekin emango baitiegu herriko gazte askok jaiei hasiera. Ho...


Eibar K.E.-ren garaipenaren ondoren, GASTEk, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarrak, San Juan jaietako egitaraua futbol partiduarekin bateratzeko moldatu egingo duela jakinarazten du. Ondorioz, koadrilen arteko jolasak San Juan egunean ordu berean ospatuko dira. Eguerdian Urkizun txahalki pintxoak saldu eta gero, koadrilak 17.30etan Untzagan batuko dira kalejiran zezen plazara igotzeko. Egitarauko aldaketak Eibarko Udaleko Euskala-Kultura Sailari ezagutzera eman zaizkio. Bestalde, San Juan jaietako maskota, Kaxkajo, bere jantzi gorri-urdina prestatzen ari da. GASTEren furgonetak kolo...


Atzo eskainitako prentsaurrekoan, Gaste elkarte berriak aurtengo sanjuanetarako dituen asmoen berri eman zuen. Jaietako giroa eta gazteen partehartzea bultzatzeko asmoarekin sortu da Gaste gazte elkartea. Udalarekin hainbat bilera egin eta gero, sanjuanetako programa osatu dute. Ekainaren 23a eta 25a artean hainbat ekitaldi garatuko dituzte, baina gainera bestelako ekintzak ere izango dituzte.Sanjuanetan girorik onena izatea dute helburu, bai gazteen artean baita herrian ere; horretarako besteak beste, 500 "txapa" egingo dituzte herrian banatzeko; ehundaka pegatina zabaltzeko asmoa ere badu...


GASTE gara gazte, ta ez gaude konforme... 70 gazte eibartar elkarte berri baten inguruan batu dira, herriko jaigiroa bultzatu nahian. Dagoenarekin konforme ez eta jo ta sua lanean dihardute ekitaldi gehiagoren antolakuntzan. Hainbat koadrilatako neska-mutilek osatuta, lantaldeak egin dituzte dirua batzeko, materiala prestatzeko eta antolakuntza lanetarako, sanjuanei begira. Ekainaren 22an elkarrekin futbitoan eta afaritan aritu ondoren, San Juan bezpera izango da egun handia. Eguerdian Untzagatik Urkizura kalejira egingo dute bertan txorizo-jana egiteko, dultzaineroei ongietorria egin aurre...


Azken urteotan koadrila mugimendua suspertzen aritu garen hainbat gaztek bat egin dugu jaiak bultzatzeko elkarte berri bat sortzeko: GASTE Gazte Elkartea, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra. Prestatu ditugun Estatutuetan zehazten denez, elkartearen helburuak hauek izango dira: -Gazteon kultur eta aisialdi beharrei erantzutea.-Partehartzea sustatzea.-Jaiak bultzatzea.-Herriko ohitura eta ospakizunak berreskuratzea. Printzipioz San Juan jaietara begira ari gara, eta zentzu horretan oraindik publiko egin ez ditugun proposamenak ditugu. Proposamenok ekainaren 22an hasi eta 25an amaitzen d...