Arrateko autobusak

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-09-09 21:27

ARRATEKO AUTOBUSAK BERTAN BEHERA GERATZEAREN AURREAN, GASTEREN ADIERAZPENA

Arrate bezpera gauerako antolatuta zegoen autobus zerbitzua bertan behera geratu zen inongo abisurik gabe; goizeko 7rak arte orduro autobusean jaisteko aukera zegoela jakinarazita egon arren. Horren aurrean, eta hainbat eskaera jaso ondoren, GASTEk zera adierazi nahi du:

1. Autobus zerbitzu honen antolatzaileen erantzukizun eza eta jai guztietan zehar autobusak ez jartzea salatzen dugu.

2. Udalaren ekimenek ezegonkortasuna sortzen dute jai arloan. Kezkatzekoa da, horrelako kasuek gazteak desanimatzen baitituzte.
3. Datorren urterako Arrateko jaietan autobus zerbitzu egokiago bat eskatzen dugu. Arrate bezperak, baina baita Arrate Egunak ere, gaueko garraio zerbitzua behar dute eta ez batak ez besteak, ez dute izan. Eibarren Kulturaren alde lanean buru-belarri eta musutruk ari direnenganako adarjotzea iruditzen zaigu.


Utzi iruzkina: