Eskertza

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-09-10 13:57

GASTEk, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarrak, Arrateko jaietan jarritako postura hurbildutakoei eskerrak adierazi nahi dizkie. Jaietan proiektu berriei ekiteko diru-iturri garrantzitsua lortu dugu, eta ildo horretik jarraituko dugu. Sanjuanetan patrozinatzaileek ahalbidetu zuten azken emaitza, baina guk ere lan egin behar dugu elkartearen gastuen finanziazioak, eta zentzu horretan arrakasta handia lortu dugu. Hernanitik ekarritako sagardo guztia amaitu zen. Bestalde, Udaleko Zerbitzu departamentuari bere laguntza eskertu nahi diogu, bereziki José Luís Vallés zinegotzia, Iker Rodriguez eta Udal Brigada. Ez dugu ahazten, beste behin berriro, Oberena Harategiaren laguntza. Bukatzeko, txalo bero bat elkarte ezberdinetatik Arrateko jaiak berriro ere hain onak izatea posible egin duten pertsonei.


Utzi iruzkina: