Aste hau, urteko lehenengo aste osoa, izan den hau, berezitasun gutxirekin igaro da. Ohiko musika ensaioak berriz ere hasita eta laneko erritmoa hartuta. Gabonetan Euskal Herrian izan genituen egun paregabeak gogoan, hemengo negu hotz eta ilunera itzultzea ez da batere goxoa. Gainera BOU paperekin egonik, barixakurarte etxean egon zen (zorionez osatu da) eta nik bakarrik egin behar izaten nituen autoa martxan jartzeko eguneroko lanak; izotza rasketaz eta elurra zepilloz kendu, kotxearen gaineko estalkia eta haizearekin borrokatu… Hala ere, asteburuan izaten da gauza interesgarriak egin...


Hori ba, gaur gure Fernando handiaren eguna dala. Zorionak denon partez, egun ona pasa. Oker ez banabil 38 urte bete dituzu... jejejje... ia taldeko zaharrena zara.muxu handi batOhar bat: kuadrilako norbaitek (uste dot Xarles dala) badauka denon eguna agertzen den zerrenda bat. Blogean publikatzea posible balitz... horrela ez ditugu lagunen urtebetetzeak ahaztuko...


Nahiz eta udazkeneko denboraldia urria izan, bazegoen mendian etxera eramateko zer edo zer.Portzierto guztia Eibarren bertan jasota...