Kategoria: zestoa
Asteburuan pitxi bat aurkitu dut Interneten: Zestoarren erretolika (Zestoako Udala, 2003) hiztegia. Zestoako hizkera biziko hainbat eta hainbat esapide jaso ditu liburuak. Hona adibide batzuk:beruana kendu. ‘beroarena kendu’. Exajeratutako guztia kendu, kontuan ez hartu; izan ere, animalia kanalean pisatzen denean beroa egon ohi da eta berez duen baino pisu gehiago izan ohi du; hozten denean, berriz, pisua galdu ohi du. Horri beruana kendu inberko zayo pixkat. Ik. oriana kendu.puntanetakua izan. ‘puntanetakoa izan’. Bikaina, goren mailakoa izan. Harek erropak beti puntanetakuak ibilli ber i...
tagzaniapastezestoatik zarautzera map Aste Santuan bi aste izan genituen jai, eta herritik atera nintzen lagunekin ia egunero. Hainbat herri bisitatu genituen, horietako bat zarautz izan zen eta mapa honetan ikusten da Zestoatik Zarautzera iristeko egin beharreko ibilbidea. Guk erabili genuen ibilbidea kostakoa izan zen, beste bi ibilbide ezberdin daude, autopistaz eta mihiatik, baina guk biderik politena aukeratu genuen, kostaldekoa. Beste norbaitek Zestoa ingurutik Zarautz aldera joan nahi badu nik kostako bidea gomendatzen diot.