Udan, Gasteizko jaietan, sakelako telefonoa lapurtu zidaten. Norbaitek poltsan eskua sartu eta arrivederci. Momentuan pozik gelditu nintzen, diru-zorroak eta batez ere etxeko giltzek bide bera jarraitu ez zutelako (bakarrik nengoen etxean egun horietan). Gero, Telefónicari beste urtebeterako saldu nionez nire arima, segapoto berri bat lortzea ez zitzaidan oso garesti atera. Horraino, gaitz-erdi. Galduta nuen, ordea, betiko galduta gainera, nire telefono-agenda. Ehunka zenbaki, ehunka pertsonekin lotzen ninduten kode magikoak. Urte askotan eta pazientzia handiz bildu eta ordenaturiko zenbak...


Euskara eta zenbakiak

2
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-03-12 12:07

Azken bolada honetan, post eztabaidagarriz eztabaidagarri ibili naiz eta agian harea higikorretan sartu  naiz, ez dakit... Giroa lasaitzeko hemendik aurrera nire euskara traketsari buruz egingo dut berba, ea horrela bakea itzultzen den blogara. Hori da nire asmoa une honetan, baina honela noiz arte iraungo dudan ez dakit, oso aldakor bainaiz. Goazen bada gauza berri batekin, aurreko postetik guztiz aldenduta. Badakizue “ Loroaren teorema” irakurtzen ari naizela. Matematika eta zenbakiari buruz idatzitako liburu hau gau mahaitxo liburua daukat. Eta eleberri honen eraginez nire euska...


Azken iruzkinak