Unamuno gure artetik joan zitzaigula 70 urte bete ziren Abenduaren 31an. Urte zahar euritsu eta hotza izango zen ezbairik gabe 1936ko hura.Ondoren, aurkitu dudan Unamunoren euskarazko testu bakarra dakarzuet:¡Agur, Arbola bedeinkatube!Neguban igartuten den arbolie: orrijek jausten dire bere oñetara eta anche orbelak iñdarrik emoten deutsaz urtengo dirianak udabarrian orri barriai.         Gorputzarako irudije legez, bardiñ de izpirituarako berbakuntza. Arrapau euskubezan legezarrak, gure bizije ziriala, bañon gorde daigun gure euskaldun arimie eta o...


Ez nator ni Unamuno eta Euskararen arteko erlazioaren inguruan ezer berririk kontatzera, pare bat tokitan aurkitu ditudan eta harritu nauten kontutxo batzu ekartzera baizik.Izan ere, "armiarma" webguneko bilatzailean (http://andima.armiarma.com/bila.htm) "unamuno" ipinita, berak euskaraz idatzitako lan batzuekin egin dut topo ustekabean (abertzaleak gainera!!!)Horrez gain, www.klasikoak.com -en Unamunoren "Bizitzaren sentimendu tragikoaz" -a dagoela ikusi dut edonork bere ordenagailura jaisteko moduan, eta bertan, Xabier Insaustiren sarrera. Hemen, Unamuno eta euskararen inguruan mintzo da ...


Azken iruzkinak