Kategoria: stee-eilas
EUSKAL GIZARTEARI DEIALLAMAMIENTO AL CONJUNTO DE LA SOCIEDAD VASCAIturria: Zorrotza.info
Aurreko ikasturteko mobilizazio eta negoziazioen ondoren, Hezkuntza Sailak eta CCOOek akordioa sinatu zuten ekainaren amaieran. Gutxiengoan sinatutako hitzarmen honek ez du jasotzen sektorearen gehiengoak eskatzen zuena eta aukera paregabea galdu da hainbat esparruetan hobekuntza nabariak lortzeko. Hainbat kasutan alderantziz izan dela egiaztatzen ari gara: · Pizgarri ekonomikoen bidez irakasleen arteko zatiketa eta, ondorioz, ikastetxeak pizgarri horien arabera antolatzea. · Egonkortasun Akordioa galtzean, 1000 irakasle baino gehiago izan dira bere egoera ...
Uztailetik hona gutako batzuk, gehigarri berri bat dela medio, gure soldataren gehikuntza nabaritu dugu. Gehigarri hau gure nominan “pizgarria funtzioengatik” bezala jasota dago. Osagarri hauek Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko 9 milioiko poltsa baten banaketaren ondorioa da. Aipatutako banaketa, oso era desegokian egin da Hezkuntza Sailak eta CCOOek, (gutxiengoan eta beste gainontzeko sindikatuen iritziaren kontra), sinatutako akordioari esker. Banaketa honela gelditu da: tutoreak (63,75 euro), zikloko koordinatzaileak (57,91), zuzendariak (79,16), ikasketa buruak, idazkariak (43,75). ...
Akabo Estabilitatea? Joan zen ekainean Hezkuntza Sailak eta CCOO sindikatuak, sektorearen gehiengoaren kontra sinatu zuten hitzarmenak ontzat eman zuen 1500 langilek zeukaten lan-egoera horren desagertzea. Borroka luze baten ondoren, 1981. urtean sindikatu guztiok batuta lortu genuena, 26 urtez iraun ondoren, iraganera bidali dute orduko sinatzaile batek eta Administrazioak. Zerbait garrantzitsua galdu al da? Interinoek bakarrik galdu ote dute? Edo sistema osoak jaso ditu estabilitatea ezabatzearen ondorio gaiztoak? Merezi al zuen 1500eko egonkortasun kopuru hori mantent...