GUTXIENGOAN SINATUTAKO HITZARMENAK EZ DIO ERANTZUTEN GEHIENGOEN ESKARIEI

akordiohoniez 1456130622286 Akordio honi ez | 2008-03-12 12:51

Aurreko ikasturteko mobilizazio eta negoziazioen ondoren, Hezkuntza Sailak eta CCOOek akordioa sinatu zuten ekainaren amaieran. Gutxiengoan sinatutako hitzarmen honek ez du jasotzen sektorearen gehiengoak eskatzen zuena eta aukera paregabea galdu da hainbat esparruetan hobekuntza nabariak lortzeko.

 

Hainbat kasutan alderantziz izan dela egiaztatzen ari gara:

·   Pizgarri ekonomikoen bidez irakasleen arteko zatiketa eta, ondorioz, ikastetxeak pizgarri horien arabera antolatzea.

·   Egonkortasun Akordioa galtzean, 1000 irakasle baino gehiago izan dira bere egoera laboralean atzera pauso nabaria izan dutenak.

·   Lanpostu Eskaintza Publikoa (LEP), egonkortasunarekin amaitzeko formula bakarra izan da Administrazioarentzat.

·   Etab...

 

Aukera paregabea galdu da, ikastetxeek eta irakasleen beharrei erantzun egokia emateko:

·         Irakasle gehiago benetako beharrei aurre egiteko: besteak beste, 2 urteko eta 3 urteko geletarako, baliabide egonkorrak elkarbizitza, kulturartekotasuna, Hizkuntza Normalizazioa edo Teknologi Berriei modu egokian erantzuteko.

·         Soldata igoera duina eta unibertsala.

·         Ordezkoen lan baldintzak hobetzeko. (Finkapena ez da Egonkortasun Akordioa)

·         Ordu lektiboak jaisteko.

·         LEP eta Egonkortasun Akordioa modu osagarrian gauzatzeko.

·         Ordezkapenak lehen egunetik eta etapa guztietan betetzeko.

·         55 urtetik gorakoentzat beharrezko murrizketak, plantilak gaztetzeko bidean.

·         Etab…

 

 

Azken batean, ikastetxeek eta irakasleok behar ditugun neurriak, eskolari eskatzen zaionari modu onean eta lan baldintza egokietan aurrera eramateko. Eskola Publikoak baliabide gehiago behar ditu!

 

Jasotzen diren hobekuntza txikiak ez dira nahikoak eta mobilizazioen ondoren lortutakoak izan dira.

·   Ordezkapenak betetzeko egun kopuruen murrizketa.

·   Bakoitzaren eginbeharretarako baimenaren ordezkapena lehen egunetik izatea.

·   2 urteko geletarako laguntzak

·   Elkarbizitza, Teknologi berriak, ikasle etorkinak, orientatzaileak. Ikastetxe batzuetan soilik eta urte baterako hainbat kasutan.

 

STEE-EILASek hemendik aurrera

 

·   Bere indar guztiak ipiniko ditu kaltegarriak diren neurriak atzera botatzeko. Dagoeneko, Hezkuntza Sailari premiazko bilera deitu dezan exijitu diogu pizgarrien gaia bideratzeko eta  berriro ere soldaten berdintasunari ekiteko. Hau bideratzen ez bada, beste neurri batzuk hartzeko prest gaude.

·   Lan Eskaintza Publikoak ez dira nahikoak.

·   Egonkortasuna eta Ordezkoen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa da.

·   Eskola Publikoak behar duen bultzada eta horretarako behar diren baliabideak esigitzen jarraituko dugu. Gauza asko dago hobetzeko!

·   Irakasleok lan baldintza egokiak eta gure lanaren aitortza behar dugu!

 

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: