IRAKASLE ESPEZIALISTAK ETA GEHIGARRIEN KOBRAKETA
Uztailetik hona gutako batzuk, gehigarri berri bat dela medio, gure soldataren gehikuntza nabaritu dugu. Gehigarri hau gure nominan “pizgarria funtzioengatik” bezala jasota dago.
Osagarri hauek Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko 9 milioiko poltsa baten banaketaren ondorioa da. Aipatutako banaketa, oso era desegokian egin da Hezkuntza Sailak eta CCOOek, (gutxiengoan eta beste gainontzeko sindikatuen iritziaren kontra), sinatutako akordioari esker.
Banaketa honela gelditu da: tutoreak (63,75 euro), zikloko koordinatzaileak (57,91), zuzendariak (79,16), ikasketa buruak, idazkariak (43,75).
Gauzak horrela, Haur eta Lehen Hezkuntzan badago sektore bat bere burua banaketatik kanpo ikusi duena, espezialistena, hain zuzen. Egoera honek kolektibo honetan izugarrizko ezinegona sortu du haien lana gutxi baloratuta ikusi dutelako.
Ikastetxeen arduren banaketaren ikuspegitik, kolektibo honetako parte handi batek, nahiz eta askotan tutoretzaren funtzioa ez bete, ikastetxeetako beste funtsezko ardura batzuk aurrera eramaten ditu.
Pizgarrien banaketa desegoki honek ikastetxeetan apurketa bat suposatu du eta hau ez da batere onuragarria izango irakasleentzat zein ikastetxeentzat.
STEE-EILASetik jarraitzen dugu lana eta presioaren bidea jorratzen egoera injustu honi irtenbide egoki bat emateko. Honen inguruan ideiak eta iradokizunak jasotzeko prest gaude arazo hau konpontzeko asmoz. Honetarako deituko diren bilerak eta asanbladetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Ez gara isilduko!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: