ESTABILITATERIK GABEKO IKASTURTEA

akordiohoniez 1456130622286 Akordio honi ez | 2008-03-12 12:46

 Akabo Estabilitatea?

 

Joan zen ekainean Hezkuntza Sailak eta CCOO sindikatuak, sektorearen gehiengoaren kontra sinatu zuten hitzarmenak ontzat eman zuen 1500 langilek zeukaten lan-egoera horren desagertzea. Borroka luze baten ondoren, 1981. urtean sindikatu guztiok batuta lortu genuena, 26 urtez iraun ondoren, iraganera bidali dute orduko sinatzaile batek eta Administrazioak.

 

Zerbait garrantzitsua galdu al da? Interinoek bakarrik galdu ote dute? Edo sistema osoak jaso ditu estabilitatea ezabatzearen ondorio gaiztoak? Merezi al zuen 1500eko egonkortasun kopuru hori mantentzeak? Gu baiezkoan gaude. Ikus dezagun.

 

Oposaketak, estabilitatearen alternatiba? 

Oposaketak estabilitatearen alternatiba izango zirela saltzen saiatu ziren Gobernutik, oposaketen bitartez lortuko zutelako egonkorrek benetako estabilitatea, funtzionario izatea, alegia, baina hori ez da horrela gertatu. Alde batetik, deialdia martxoan ateratzea sekulako txapuza izan zelako astirik ez baitzegoen azterketak ganoraz prestatzeko eta horren ondorioz haibat interinok uko egin ziolako parte hartzeari baldintza egokiak ez zirelako. Bestaldetik, Lehen Hezkuntzako interinoen kolektiboaren ia erdiak ez duelako lortu plazarik, beraz beste erdiak ez du “estabilitate-alternatiba” hori eskuratzerik izan. Hona datuak:

 

·        LEP-OPEren deialdia atera eta  3970  langile izan ziren onartuak

·        Unitate edo txosten onartuen kopurua, aldiz, 2381 izan zen.

 

è    Honek adierazi dezake zenbat jende egin zuen atzera, oposaketetako baldintzak zirela eta: % 40 inguru, hots,  1000 pertsona baino gehiago ziur aski bidean gelditu ziren, haietatik hainbat interino egonkor, jakina.

    ·        Interinoen kopurua 1500ekoa zen, 927 LHkoak eta 573 DBHn.

·        LHkoetatik 473k lortu dute plaza oposaketetan, % 51,02.

 

è    Beraz Lehen Hezkuntzako 454 interino ordezko dira orain, estabilitateak ematen zituen lan-eskubide guztiak galduta. 

 

Oposaketak bai, 1500 interino egonkor, ere bai

 

STEE-EILASek beti defendatu izan du OPE eta estabilitatea elkarren osagarri direla. Lehenak enplegu finkorako bidea ematen du, jakina, baina estabilitateak ere  lan duina, urte osokoa, eta klaustroetarako lanpostu askoren finkotasuna  bermatzen du.

Honen froga garbia da ikasturte hasiera honetan esleitu edo banatu diren urte osorako lanpostuak:  5007. Atera kontuak. OPE-LEP ek eskaini zituen plazez gain (1100), ez al dauka gure sistemak langile egonkorren multzo handi baten beharra? 1500 edo gehiagoko langile-multzo egonkor baten beharra, hain zuzen? Jakina, horientzat eta beste 2000rentzat ere bai.

Estabilitatea galtzean, interinoek eskubide asko galdu dituzte ( permutak, maileguak, R ikastaroak, hainbat baimen…) eta ikastetxeok zoritxarrez irabazi dugu, irakasle-mobilitatea irabazi dugu..

 

ESTABILITATEA GALTZEAN DENOK GALDU DUGU!!!

 

 

 

 

 

 

 

                                                       

 


Utzi iruzkina: