Kategoria: sagardoa
http://www.youtube.com/watch?v=a19a7HIo9YM (egin klik)
Markina-Xemeingo Uhagonen, Sergio Lamuedra & Iñigo Monreal 2. zatia
Euskal Y-ren iragarki bat utzi didate gaur postontzian. Publizitate instituzionala omen. Noren kontura, ordea, argi dago: euskaldun guztien kontura, jakina. Euskaldun guztioi interesatzen zaigulakoan. Bada, nik hainbat zalantza daukat. Umeei ez zaie axola, ez baitakite ezta trena zer den. Eta jakitekotan, nondik nora joan daitekeen eta nola mugitzen den ez lukete jakingo. Nerabeek euren burmuinei arreta pizten dieten gauzak baino ez dituzte buruan. Trena zer den badakite, baina albistegiak ikusten ez dituztenez, Euskal Y-a zer den esan diezagutela nahiko bagenu, jai izango genuke. Eta ner...
Zarautzera itzultzeko gogoa dut. Richard Stallman Zarautzeko Gaztetxean izan zenean egon nintzen azkenengoz Zarautzen eta egun hura uretan sartzeko aprobetxatu nuen hitzaldira joan baino lehen.Noski, bugia edo bodyboard-a eraman nuen, eta olatuak hartzen igaro nuen goiza, olatuak oso handiak ez baziren ere oso ondo pasatu nuen.Richard Stallman-en beste hitzaldi batean egona nitzen, Bilboko Euskalduna Jauregian Software libreari buruz hitzegiten aritu zenean. Zarautzeko hitzaldian aldiz, musika kopiatzearen inguruan aritu zen eta oso argi utzi zuen musika kopiatzea sukaldeko errezeta bat kop...
Badira zoritxarrez munduan zehar pasaporte behar handiegirik gabe lasai lasai ibiltzen diren gaixotasun eta pandemiak. Hortxe ditugu erdi aroko izurrite beltza, lehen mundu gerrako gripea, gaur egungo HIESa eta hegazti gripea... Baina badira bestalde, eremu jakin batetan soilik ematen diren gaixotasunak, baina ez horregatik min eta sufrimendu gutxiago sortzen dutenak. Hauxe da garai batetan itsasontzietan sortzen zen eskorbutoaren kasua.Hasiera batetan, greziarren garaietatikan, inork ez zekiten zerk sortzen zituen marinelen odolgaltze, sukar...ak. Batzuen ustez jainkoak marinel pekatariei ...