Sagardoaren miraria

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-02-11 11:41
6

Badira zoritxarrez munduan zehar pasaporte behar handiegirik gabe lasai lasai ibiltzen diren gaixotasun eta pandemiak. Hortxe ditugu erdi aroko izurrite beltza, lehen mundu gerrako gripea, gaur egungo HIESa eta hegazti gripea... Baina badira bestalde, eremu jakin batetan soilik ematen diren gaixotasunak, baina ez horregatik min eta sufrimendu gutxiago sortzen dutenak. Hauxe da garai batetan itsasontzietan sortzen zen eskorbutoaren kasua.

Hasiera batetan, greziarren garaietatikan, inork ez zekiten zerk sortzen zituen marinelen odolgaltze, sukar...ak. Batzuen ustez jainkoak marinel pekatariei jarritako zigorra zen, beste batzuen ustez berriz marinelek bidaia luzeetan zuten etxe-minaren ahuldadez sortzen zen... Bazituen gainera gaitz honek bere larritasuna erakusten duten zenbait izen, Ingelesek "itsasoko izurria" deitzen zioten, espainiarrek "ontzietako izurria", portugesek "Loanda-ko gaitza"... baina inork ez zuen bere sorburua aurkitzen.

Halako batetan ordea James Lind (1716-1794) ingeles zientzialariak gaixotasun honen sendakuntzan zitrikoek papel garrantzitxu bat jokatzen zutela aurkitu zuen. Marinelak, laranja eta limoi zukuez osaturiko edari bat eman ezkero eskorbutotik sendatzen ziren. (artean C bitamina zer zen ere ez zekiten)

Bueno, eta honek guztiak zer zerikusi du sagardoarekin? galdetuko duzue zuek. Lasai ba, bada eta bi kontu hauek batzen dituen kontutxo bat. Dirudienez, euskal marinelak XVI. mendean Ternuarako bidea hartzen zutenean beraien ontzietako biltegietako upeltegietan ez zen sagardorik faltatzen.
Bale, oaintxe esan dek earra! baino ze zerikusi dik honek eskorbutoarekin?
Lasai txo! ez hai hola jarri, oaintxe esango diat eta! Kontua da, dirudienez, sagardoak duen C bitamina dela eta euskal marinelek ez zutela eskorbutorik harrapatzen. (hemen ere hala dio)

"Balleneros y Corsarios" liburua idatzi duen Iñaki Mendizabal Elordi-ri eginiko elkarrizketa batetan ere berak honela dio:
"Las condiciones eran durísimas. Hasta el siglo XVI no había ni hamacas, dormían en el suelo. Pero en eso también los vascos fueron pioneros. Eran los que mejor vestidos iban para el frío de Terranova y los que mejor comida llevaban: el bacalao salado y la sidra que les servía contra el escorbuto."

EZ ZAITZALA ESKORBUTOAK HARRAPA!
APROBETXATU SAGARDOTEGI GARAIA!

EUSKAL MARINELAK BETI GOGOAN!

bale, atzo etxean txintxo-txintxo beste post-en batetan ere aipatu dudan lana egiten geratu beharrean sagardotegira joan nintzen eta nere kontzientzia sasigarbitzeko idatzi dut hau. Eta zer?

indezent

indezent 2007-02-11 18:08 #1

Interesgarria, nik ere jun behar diat hurrengo astean sagardotegira eta nire kontzientzia lasaiago dago orain; kontzientzia eta osasuna. Zerbezak ba al du gaitasun kuratiborik? Hori horrela izan ezkero erabat lasai biziko nintzateke. K plazer!

aitorr

aitorr 2007-02-12 01:01 #2

http://www.euskaldunakquebec.com/quebec_EH_eus.htm

Hemen marinel honek kanadan izan zuten abenturaren informazioa eta bertako euskaldunen aktibitateak. Parke tematikoa eta guzti daukate!!

agur bat borthuzai!

Bootxo

Bootxo 2007-02-12 16:13 #3

Miraria denik ezin uka, otsailetik Aste Santura tartean sagardotegiak Lurdeseko santutegia baino beteagoak egoten baitira sinistunez. Hortxe goaz guztiok leku santu hauetara prozesioan, San Kupel eta Santa Makailu tortillari erregu eginez; makurtu egiten gara lehenengoaren txorrotadaren aurrean, eta debozioz hartzen dugu gure barnean guretzat haragitu den jainkoaren txuletari. Beraien gorazarre egiteko kantuak abesten ditugu sentimendu osoz, eta anaitasuna da guztion lege.
Horrela izan bedi aurten ere.

borthuzai

borthuzai 2007-02-12 19:36 #4

:-) ja, ja, ja. Erabat asmatu duzu bootxo! ze ona :-D
ea sagardoaren hurrengo miraria indezents-ek eskatzen duena den, hots, zerbezari ere gaixotasunen bat sendatzeko gaitasuna ematea. hurrengoan horren alde errezatuko (edango) dut. :-)

bestalde, oso interesgarriak quebec aldeko kontuak, pdf-ei gainbegirada bat bota diet eta kontu oso-oso interesgarriak datoz. bertara joateko gogoa sartzen dio bati, baina era zibilizatu batetan noski, eta ez apaizac obeto espediziokoak bezala.

ierapa

ierapa 2007-03-09 12:18 #5

k paridaaaaaaaaaaaaaa

borthuzai

borthuzai 2007-03-09 14:32 #6

bai ezta?

Utzi iruzkina: