Badira zoritxarrez munduan zehar pasaporte behar handiegirik gabe lasai lasai ibiltzen diren gaixotasun eta pandemiak. Hortxe ditugu erdi aroko izurrite beltza, lehen mundu gerrako gripea, gaur egungo HIESa eta hegazti gripea... Baina badira bestalde, eremu jakin batetan soilik ematen diren gaixotasunak, baina ez horregatik min eta sufrimendu gutxiago sortzen dutenak. Hauxe da garai batetan itsasontzietan sortzen zen eskorbutoaren kasua.Hasiera batetan, greziarren garaietatikan, inork ez zekiten zerk sortzen zituen marinelen odolgaltze, sukar...ak. Batzuen ustez jainkoak marinel pekatariei ...