Kategoria: papergalduak
Baserri bateko armarrian letra greko batzuk ikusiko bazenituzte ez al zinatekete harrituko? Ba gehiago baserriko jabeari Harkaitz azkarrari buruzko kondaira entzun izan bazenioten. Eta are gehiago bost urte ikertzen ibili ondoren deskubritu nuena kontatzen dizuedanean. Baserriko jabearen esanetan, antzina, gure historiaurrean, azkarrak euskaldunak ehizarako erabiltzen zituzten morroi bizkorrei zeritzeten. Ehiztariaren ondoan jartzen ziren eta honek geziak jaurti bezain laster ziztu bizian abiatzen ziren balizko ehiza sasi ...
Txistu y Tamboliñ aldizkariak, bere bizitza oparoan hainbat testu paregabe sortu arren, baditu testu madarikatuak ere, bazterturik geratu direnak, tiraderetan abandonatuak. Miseriak eta alde ilunak erakusteko joera nagusitzen ari den honetan, geuk ere paper galdu orain arte bazterturiko horiek plazaratzeko tentazioari men egin eta banaka-banaka aterako ditugu, ustel-sunda eta guzti. Eta hara! Sorpresa bat baino gehiago hartu dugu, gure irudikoz testu malapartatu eta zimel horiek oraindik ere halako distira gordetzen dute-eta. Esan daiteke denborak, batzuetan, edertu egiten duela: g...