Izena aldatu diogu blogari, Notebook arruntegia zelakoan izen jaseko bat jarri nahian (edo horren ustean, bederen). Herskari larregi izan daitezke, d-k-k-t-k-t-k. Eskuin muturrean, horrelakoetarako joera izaten dute: Ataka alderdia (Bulgarian), KKK (Estatu Batuetan)... Gureak, berriz, indarra barik zaratotsa adierazi nahi du; zehazkiago, zarata-lanbro horren artean zerbait konprenitzeko gogoa. Diseinua ere aldatu nahi genioke, baina, oraingoz, dagoela bere horretan. Hala ere, aldaketa txiki bat egin da: alboko zutabean Scribd-eko botoia erantsi dugu, gure dokumentuetarako ataka gisa (eskerr...


Scientific Notebook testu zientifikoak erraz idazteko eta aldi berean kalkuluak egiteko balio duen programa informatiko bat dugu. Testu arrunta, formulak, adierazpen matematikoak eta hauekin egindako eragiketen emaitzak era naturalean elkartzen dira, paperean edo arbelean egiten dugun bezala. Bi tresna biltzen dituela esan daiteke: testu zientifikoen editorea eta zenbakizko kalkulurako eta kalkulu sinbolikorako sistema bat. Eragiketa matematikoak egiteko ez dago programazio hizkuntza berezirik ikasi beharrik, saguaren klik batzuk nahikoak dira. Windows pean dabiltzan beste programen antzeko...