Izena aldatu diogu blogari

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-08-14 13:29

Izena aldatu diogu blogari, Notebook arruntegia zelakoan izen jaseko bat jarri nahian (edo horren ustean, bederen).

Herskari larregi izan daitezke, d-k-k-t-k-t-k. Eskuin muturrean, horrelakoetarako joera izaten dute: Ataka alderdia (Bulgarian), KKK (Estatu Batuetan)... Gureak, berriz, indarra barik zaratotsa adierazi nahi du; zehazkiago, zarata-lanbro horren artean zerbait konprenitzeko gogoa.

Diseinua ere aldatu nahi genioke, baina, oraingoz, dagoela bere horretan.

Hala ere, aldaketa txiki bat egin da: alboko zutabean Scribd-eko botoia erantsi dugu, gure dokumentuetarako ataka gisa (eskerrik asko, Benito, argibideengatik).
 


Utzi iruzkina: