Aste Santu aurretxoan, Miren Ibarluzea mungiar ikertzaileak literatura itzuliaren kritikari buruzko lan jakingarri bat argitaratu zuen Labayru ikastegiaren eta Zornotzako Udalaren eskutik. Literatur itzulpenaren kritika. Lehen pausoak: dibulgazio-kritikaren azterketa izeneko lanean, orain arte eremu horretan egindako lanaz gogoeta egin du, eta metodologia baterako zenbait proposamen aurkeztu.Gu harekin izan gara berriketan.Adituok beti bereizten dituzue kritika akademikoa eta dibulgaziozkoa? Zer alde dago benetan horien artean?Bada, egia esan, kritika mota horien izenak berak markatzen du i...