Ez da gaurko kontua itzultzaileen egile-eskubideen bindikazioa, ezta hurrik eman ere. Martin Lutherrek, esaterako, bereak galdatu zituen N. jaunari idatzitako gutunean. Atseginez ikusiko nuke papista bat agertuko balitz eta alemanera itzuliko balu San Pauloren gutunen bat edo profeten testuren bat. Lutherren alemana eta itzulpena erabiliko ez lukeenez, orduan iritziko litzaioke alemanezko itzulpen fin, xalo eta deboziozko! Haatik, ikusia dugu, noski, Dresden-eko Baldarra ene Itun Berria bikaintzat hartzen (ez dut haren izena engoiti aipatuko ene liburuetan; badu hemen bere judizioa eta, bes...


Azken iruzkinak