Kategoria: libia
Mortuak artaz gordeta dituen altxorren usnan dabil azeri zaharra Fezzan-en, Libia hegoaldean. Mortua, birjina oiraino, urratu gabea, oraino harro, oraindik lo, ez da ohartu zaharraren trikimailuez. Ez daki ahaleginak eta bi egiten ari dela, bere magaleko bi kuttunak, aspaldikoak, betikoak... elkar irentsi dezaten, elkar zulatu, bortxatu, elkar ezereztu. Tuaregei, eta Tubuei, mortuko paisaia eternaleko ibiltari nekaezinei, nomadei, aspaldiko bizilagunei... hutsaren hurrengoa baino ez diren odolez zipriztindutako diru eta botere promesak xuxurlatu dizkie belarrira,...
Libiako Kel_Tamasheq-ak Malkoak euri balira udazken traidorean maitalerik gabe kolpez bazter utzia emazte adintsua gertatzen denean ehun hodei ilunen jasa izugarriek kaleak uholdeka itoko lituzkete, errotik garbituko ohizko zekenkeriak hondakinez gainezka dituen bihotzak. Malkoak euri balira kupirarik gabe haurtxo baten gorputza gerra izugarriek burniz eta metrailaz hausten dutenean, ama denen oihuek espantuzko irrintziz izoztu lezakete entzumenik ez duen itsaso zabala. Malkoak euri balira adoleszente baten ezpain oihukariak harresi baten kontra torturaren espan...
LAB-ek, azken orduetan Nazio Batuen Erakundearen (NBE) babesarekin, Europar Batasuneko hainbat Estatuk (tartean Estatu espainiarra eta frantziarra daudela) eta Estatu Batuek Libiako herriaren aurka burutu berri duten eraso inperialista deitoratzen du eta bertan behera gera dadila exijitzen du.Eraso honen helburua ez da askatasuna herrialde horretan ezartzea. Erasoaren xede bakarra Libiako petrolioarekin geratzea da. Beste behin ere, mendebaldeko potentziek herrialde arabiar baten aberastasunarekin geratzea dute helburu eta horretarako NBEa eurek nahi duten erara darabilte. Libia gaur egun A...