HALABEHARREZ

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:48

  BERRIA, 2015-07-31  Anjel Lertxundi Erromatarrek fatum deitzen zioten halabeharrari, hortik gaztelaniazko edo frantsesezko fatal: halabeharrak, destinoak markatutakoa. Italiarrek l'homme fatale deitzen zioten Napoleoni, seguru asko atzera bueltarik gabeko ondorioak eragin zituelako Europako bazterretan, ez dakit. Destinoak markatzen bazaitu ez dago zer eginik, halakoxea femme fatale baten mundualdia ere eta halakoxea femme fatale batekin topo egiten omen duenarena.Euskarak ere tira egin zuen fatum hitzetik eta patua geratu zaigu, gizakion etorkizuna baldintzatzen omen duen...


Errentari

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-03-02 23:50

Asun Garikanoren Far West-eko Euskal Herria irakurtzen ari naiz egunokin. Irakurgai benetan interesgarria.Badu kapitulu bat maiorazkoaren sistemari buruzkoa. Ezagun denez, baserria seme nagusiarentzat izaten zen antzinako Euskal Herrian, eta gainerako haurrideek bizimodua nola edo hala atera behar: komentua, apaiztegia, Amerika...Aitaita zenaren anaiarekin gogoratu ohi naiz halakoetan. Lehengo mendeko hogeiko hamarkadan hartu zuen Kubarako bidea, eta hantxe dago hezurrak zuritzen tropikoko eguzkipean.Osaba zaharra, Pedro, ordea, maiorazkoa zatekeen, etxeduna izan balitz, Eguzkitzatarrak (Es...


Ismoak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2010-09-22 20:49

Aste honetan berriz tupust egin dut ismoekin; tercermundismoarekin, hain zuzen. Ezkerreko mugimendu batzuen joerari erreferentzia egiten dio hitzak, eta arrunt erabili izan da auzo-erdaretan, bederen. Hirugarrenmundutarrismo proposatu nion zuzentzaileari, eta hark onetsi. Jabetuta nago konstruktuaren bitxiaz, baina zer egin zitekeen bestela? Sozialismoa eta komunismoa osorik hartuak ditugu, nahiz idazle xuri batzuek baltzakeria eta gizartekeria ere aldeztu zituzten. Arte-abangoardietako ismo guztiak osorik hartuak ditugu maileguan: futurismo, dadaismo, puntillismo... Inor ez da ausartu et...


Azken iruzkinak