HALABEHARREZ

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:48

 

BERRIA, 2015-07-31 

Anjel Lertxundi

Erromatarrek fatum deitzen zioten halabeharrari, hortik gaztelaniazko edo frantsesezko fatal: halabeharrak, destinoak markatutakoa. Italiarrek l'homme fatale deitzen zioten Napoleoni, seguru asko atzera

bueltarik gabeko ondorioak eragin zituelako Europako bazterretan, ez dakit. Destinoak markatzen bazaitu ez dago zer eginik, halakoxea femme fatale baten mundualdia ere eta halakoxea femme fatale batekin topo egiten omen duenarena.

Euskarak ere tira egin zuen fatum hitzetik eta patua geratu zaigu, gizakion etorkizuna baldintzatzen omen duen indarra adierazteko erabiltzen dugun hitz serio hori, bertatik eratorritako patal/pattal adjektiboekin, pertsonen ahulezia eta ondoeza adierazteko, gauzen ahuldadea markatzeko: amona pattal dago, pilota pattala, eguraldi pattalari aurpegi on…

Baina patuak dakarrena ez baita beti txarra, oporrekin datorkigu aspalditxo honetan pattal samar gabiltzanoi atseden pixka bat hartzeko amorratzen.


Utzi iruzkina: