Kategoria: bilakaera
BERRIA, 2015-07-31 Anjel Lertxundi Erromatarrek fatum deitzen zioten halabeharrari, hortik gaztelaniazko edo frantsesezko fatal: halabeharrak, destinoak markatutakoa. Italiarrek l'homme fatale deitzen zioten Napoleoni, seguru asko atzera bueltarik gabeko ondorioak eragin zituelako Europako bazterretan, ez dakit. Destinoak markatzen bazaitu ez dago zer eginik, halakoxea femme fatale baten mundualdia ere eta halakoxea femme fatale batekin topo egiten omen duenarena.Euskarak ere tira egin zuen fatum hitzetik eta patua geratu zaigu, gizakion etorkizuna baldintzatzen omen duen...
Hirugarren eta azken blokea da hau eta hemen egungo telebistaren nondik norakoak aztertu genituen besteak beste. Aurrezagutza atalean buru-mapa edo mind-map delakoa egin genuen. Saio teorikoak ere izan ditugu bloke honetan. Hona hirugarren blokeko edukiak: 1.- Aurrezagutza atala: Buru-mapa Ariketa hau zaila ez zitzaigun egin, baina asko pentsatu behar izan genuen zein modutan banatu 'telebista' hitzaren inguruan jarri beharreko hitz solte guzti hauek. Hala ere, akatsak egin genituen eta zuzendu gabe daude buru-mapan. Hala eta guztiz, eta batez ere euskarrien kontuak-eta ulertzeko saio...