Kategoria: klimatikoa
Ostegunean Sidr zikloiak Bangladesh suntsitu zuen eta 3.000.000 pertsona barrualderantz eraman behar izan zituzten.Oraingoz dakiguna da 2500 pertsona inguru hil direla baina aditu batzuk diotenez 10000 hildakora hel daiteke zifra. Honelako ezbeharrak gertatzen direnean amorrua sentitzen dut. Ez dakit gogoratzen duzuen duela gutxi aldaketa klimatikoari buruz hitz egin nuela eta une hartan esandakoa berriro errepikatzen dut: beti dira lurralde berdinak gure ongizatearen eta progresuaren ordainak jasan behar dituztenak. Bangladesh munduko lurralderik pobreenetariko bat da eta ikerketa zi...
Aldaketa klimatikoa jada errealitate bat da, hemen dugu, hasia da eta gure esku dago gelditzea. Azken bolada honetan guztion ahotan ibili den arazo honi, ordea, urrutitik begiratzen dio gizarteak.Aldaketa klimatikoaren eragile bakarra gizakia da, gizakiak azkartu egin du prozesu hori. Errua beste bati egoztea oso erraza da baina hori egiteak gure kontzientzia baretzeko baino ez du balio. Aski arrunta da entzutea aldaketa klimatikoaren eragilea kapitalismoa dela. Horrek erakusten dit gizakion zinizmoa eta faltsutasunak mugak zeharo gainditzen dituela. Kapitalismoa berez ez da ezer, baldin et...
Aste Santuaren atarian gaude eta elurra egingo omen du 200 metrotara. Negua negu izan ez den urte honetan, denok egon gara elurraren zain, eskiatzera joateko prest, baina ez da heldu. Orain ordea eguzkia da nahi duguna, eta naturak elurra ematea erabaki du! Aldaketa klimatikoa jasateko arriskurik ez dagoela esaten jarraituko dute batzuek oraindik. Naturak justizia bere esku hartu du.
Kitto, nahastu nauzue... aldaketa klimatikoaren kontu honi buruz neuzkan iritziak krisian sartu dira. Alde batetik badirudi egoera larria dela, eta nik ere hala uste nuen (eta aurkakoa demostratu bitartean horrela jarraituko dut), baina badira hainbat zientzialari aldaketa klimatikoaren kontu hau “politika eta mitoa” besterik ez direla diotenak (Errespetu osoz analizatutako iritziak denak, nik baino dexente gehiago dakite eta. Faltako litzateken bakarra behingoz ados jartzea izango litzateke...). Krisi honen errua joan zen egunean eitb-ko teki taka blogean irakurri nuen sarrera honek dauka....