Aldaketa klimatikoa eta irtenbide nuklearra

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2007-03-15 00:15
6

Kitto, nahastu nauzue...

aldaketa klimatikoaren kontu honi buruz neuzkan iritziak krisian sartu dira. Alde batetik badirudi egoera larria dela, eta nik ere hala uste nuen (eta aurkakoa demostratu bitartean horrela jarraituko dut), baina badira hainbat zientzialari aldaketa klimatikoaren kontu hau “politika eta mitoa” besterik ez direla diotenak (Errespetu osoz analizatutako iritziak denak, nik baino dexente gehiago dakite eta. Faltako litzateken bakarra behingoz ados jartzea izango litzateke...). Krisi honen errua joan zen egunean eitb-ko teki taka blogean irakurri nuen sarrera honek dauka. Aurretik ere antzeko iritziak irakurriak nituen, eta azkenaldian energia nuklearraren aldeko deiadarra nabaria da aldaketa klimatikoa ekiditeko bide bakar gisara (hemen adibide bat). Ez dira gutxi mugimendu ekologista sakonetik atera eta energia nuklearra aldarrikatzen dutenak, Greenpeace-eko sortzaileetariko bat izanik adibide garbiena (hemen)

James Lovelock, GAIA hipotesiaren sortzailea ere erabat erradikalizatuta dabil aspaldian. GAIA akatzeko arriskuan gaude (ez ordea beste batzuen iritziz. Hemen dago nire krisi honen oinarria) eta irtenbide bakarra energia nuklearra dela dio, energia berriztagarriak diru aperrigaltze moduan hartzen dituelarik.

Zotz! Inork ikertuko al du benetan energia aurrezten lagunduko diguten soluzioetan? Badirudi berriztagarria edo nuklearraren artean dagoela hartu beharreko erabakia. Batekin edo bestearekin, martxa hontan, GAIA akatzen jarraituko dugu. Galdera 25, 50 edo 100 urte gehiago iraungo duen da.

Baina...nork dauka energia aurrezteko interesa? Inork gutxik. Esan energia sektoreko multinazionalei %50 aurrezteko gai den teknologia bat ikertu duzula eta merkaturatzeko prest dagoela, ea zer nolako aurpegia jartzen dizuten. (Aurretik ere hitzegin dugu hontaz...)

Azkenik, ezin dut sinistu gertaera zientifiko baten aurrean horrelako iritzi kontrajarriak izan daitezkenik. Argituko al dit norbaitek?

borthuzai

borthuzai 2007-03-15 07:43 #1

erabat ados

Holly Blue

Holly Blue 2007-12-24 19:51 #2

Erabat ados nago, jaun andreok, entzun dezagun naturaren ohiua!!!!!!

Bidane

Bidane 2007-12-24 19:52 #3

Jakingura dut zugan

josu

josu 2008-01-07 00:11 #4

Hori beharko genuke Holly Blue, baina...izan dezakegun gorraizeak baino entzun nahi eza daukagu arazotzat...hau da hau...

Bidane, eskertzen da zure jakinahia, baina asko idatzi arren garrantzizko gauzarik esateko gai ez nintzateke izango. Hemen idatzitakoak, nahiz eta nitaz idatzi ez, asko esaten du nitaz. Garrantzizko zerbait esatekotan... jaiotzez eta izatez Plaentxiarra naizela ;-) Horrek ere asko esaten du, eta hitz gutxitan gainera.

xabier aranguren

xabier aranguren 2008-01-11 10:11 #5

NIre ustez aldaketa klimatikoa txorien kakaren antzekoa da txuria eta usain txarrekoa eta beste gauz bat daukat steko zuen amak ija de zorra batzuk dira mingafrias, paletos, hijo de puta para saludar, cabronazo es mas coloquial.Aio txotxogorri nazkagarriak muxxk ijos de puta Asko Maite Zaituztet!!

josu

josu 2008-01-11 14:59 #6

bufff...lastima...xabier, arazo bat daukazu eta nik ere onena opa dizudanez profesional baten eskutan jartzea gomendatzen dizut. Oraindik gaztea zara eta agian ez duzu ulertuko, baina larriagoa izan baino lehen amatxorekin hitzegin eta profesional on bat topatzeko esaiozu.

Edonork lagundu nahi badio, bere izena xabier aranguren da (edo hori dio behintzat) eta bere posta helbidea: xabi_12@hotmail.com

Bihotz bihotzez, laister sendatuta izatea espero dut.

Utzi iruzkina: