Lurrak ohartarazten gaitu

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-19 16:24

Ostegunean Sidr zikloiak Bangladesh suntsitu zuen eta 3.000.000  pertsona barrualderantz eraman behar izan zituzten.Oraingoz dakiguna da 2500 pertsona inguru hil direla baina aditu batzuk diotenez 10000 hildakora hel daiteke zifra.
Honelako ezbeharrak gertatzen direnean amorrua sentitzen dut. Ez dakit gogoratzen duzuen duela gutxi aldaketa klimatikoari buruz hitz egin nuela eta une hartan esandakoa berriro errepikatzen dut: beti dira lurralde berdinak gure ongizatearen eta progresuaren ordainak jasan behar dituztenak.
Bangladesh munduko lurralderik pobreenetariko bat da eta ikerketa zientifikoek jakinarazi dutenez, hurrengo hamarkadetan 10 eta 30 milioi ebakuatu egongo dira gauzak horrela jarraitzen badira eta gainera lurraldearen %20 itsasoaren azpian geratzeko arriskua dago.
Datu hauek ikaragarriak dira!! Baina niri gehien harritzen nauena da lurralde garatuetan dugun kapazitatea gure bizitzarekin normaltasunez jarraitzeko. Lotsa-lotsa eginda egon beharko ginateke!! Gure erruagatik, milaka pertsona hiltzen dira munduan zehar egunero, bai pobreziak jota, bai guk eragindako aldaketa klimatikoak jota.
Dakizue gaur egun gu bezalako klase ertaineko pertsona batek duen ongizate maila mundu osoak izateko bost mundu beharko liratekeela? Bost mundu!!
Benetan herrialde garatuak makinak gara, dirua eta progresua egiteko makinak. Ez dugu bihotzik ez gupidarik.
Dakizue herrialde garatuetan bizi garenok gure ongizate maila pixka bat jaitsiko bagenu mundu osoak izan lezakeela ongizate maila bera? Hainbesterako izango litzateke gure bizitzeko erritmoa apur bat geldotzea? Bai, ez genituzke izango gaur egun ditugun gauza mordoa baina benetako pertsonak izango ginateke eta batzutan uste dut zoriontsuagoak ere izango ginatekeela. Azkenean denetarik izatea ilusioa amatatzen du eta gu ezerk edo inork harritzeko aukera suntsitzen du. Hainbeste gauza edukitzeak gizaki pasibo bihurtu gaitu, zer espero dezakegu jada denetarik badugu? Gutxigorekin bizitza zirraragarriagoa litzateke, dirua edukitzeari baino askoz ere garrantzi eta balio handiagoa emango geniekelako gauza txikiei eta batez ere, pertsonei.
Esnatzeko unea iritsi dela uste dut. Ez zaizkigu balio munduak berak bidaltzen dizkigun alertak gauzak aldatzen hasteko? Gertakari hauek guri zuzentzen dizkigu lurrak, gu baikara egoera aldatzeko aukera dugunok,  herrialde horietan bizi direnek ezer gutxi egin dezakete eta.

         

     


Utzi iruzkina: