Ostegunean Sidr zikloiak Bangladesh suntsitu zuen eta 3.000.000  pertsona barrualderantz eraman behar izan zituzten.Oraingoz dakiguna da 2500 pertsona inguru hil direla baina aditu batzuk diotenez 10000 hildakora hel daiteke zifra. Honelako ezbeharrak gertatzen direnean amorrua sentitzen dut. Ez dakit gogoratzen duzuen duela gutxi aldaketa klimatikoari buruz hitz egin nuela eta une hartan esandakoa berriro errepikatzen dut: beti dira lurralde berdinak gure ongizatearen eta progresuaren ordainak jasan behar dituztenak. Bangladesh munduko lurralderik pobreenetariko bat da eta ikerketa zi...