Klasikoak

2
notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-05-28 13:26

Diru publikoekin arduratuta gaude krisi-garaiotan. Lehen ere diruok eralgitzen baziren ere, inor gutxi arranguratzen zen, oparoaldi betean baikinen. Dagoenean, bon-bon... Badakizue.Beraz, gaurko gaia are minberagoa da. Aienatu da saretik Pentsamenduaren Klasikoak bilduma, aztarnarik bat ere utzi gabe. Adio, testuen biltegi zoragarriari. Adio, filosofiako klasikoak e-bookean irakurtzeko asmo orori.Polito gastatu da dirua bilduma horretan, ez banaketa egokirik ez edizio-lan txukunik ez zuen horretan. Hala ere, pitxi ederrak utzi dizkigu itzultzaile saiatuen eta zuzentzaile zorrotzen elkarlana...


Duela urte bi, aditz laguntzailearen isiltzeari buruzko artikulu koskor bat idatzi genuen 2tzul blogerako. Ondorioetako bat, nagusia, zera izan zen: nekez isiltzen dela aditz laguntzailea, aurretik laguntzaile bera aipatua ez bada.Axularrek berretsi digu uste hori:eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin ibiltzen zen, hekin solhastatzen, hekin iaten, eta edaten zuen, hekin zuen lakhet.Prosodiak hiru unitate bereiziko lituzke hondarreko perpaus sorta horretan, bakoitza laguntzaile bati lotua:eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin [ibiltzen ...


Badira euskal liburu klasikoak irakurtzeko molde asko: hizkuntzaren historia (morfologia, fonetika-fonologia...), literatura, lexikoa... Testugintzaz, ordea, ez da konturik egiten.Hemendik aurrera, ahaleginduko gara testuok beste era batera lantzen, gaur egungo testugilearen ikuspegitik, hain zuzen, gure hizkuntza tresnatu eta zorroztu nahian.Axular izango dugu lehenengo bidelaguna.


Uztailaren 26an, Gernikako kotxe klasikoen I. bilkura izan zen. Bertan parte hartu genuen Goitibeherak elkarteko Iñigo, Ivan (Jandonipe Racing) eta Ikerrek (Erroi Racing). Iñigoren Peugeot 504arekin joan ginen. Bilkura ostean, Ibarrangelu, Laga, Laida eta abarretik egin genuen ibilalditxo bat gainontzeko partaideekin batera. Bertaratutako autoen argazki batzuk aurkezten dizkizuegu: http://www.flickr.com/photos/paresi/sets/72157622452445616/ http://picasaweb.google.es/alpine245/2009_072609gernika# Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=Vmx37TYAV_A   http://www.inforallies.com/viewtopic...


Azken iruzkinak