Kaixo lagunok! Hemen hasten naiz berriro, nire ametsa egia bihurtuko duen blog hau bigarrenez martxan jartzen, ia serio hartzen doten oinguan, ze bestela ezingo da sekula amets hori bete. Oraingo honetan baina, badakit zein izango dan "eguneroko" honen zentzua. Pintxoen munduan zentratuko naiz, asko dago hemen esploratzeko eta. Gainera kontaktuak eta dana dittut, beraz aprobetxau ein bihar! Pasadan urtian Eibarko pintxo lehiaketako epaimahakide izan nintzan gainera, oso esperientzia polita, hurrengo baten kontatuko dizkizuet bertako abenturak. Urte hasi berri honetan berriz Eibarren zabal...


Santiago Bidea

4e 1456130420325 4e | 2009-10-07 18:43

Bihar, Urriak 8, Donostia-Orio ibilaldia egingo dugu, Iruña-Gares-Lizarra etapak prestatzeko.Saio honetan janaria, erropa eta taldearen egoera fisikoa ikusi behar dugu, eta Orioko Santiago Bidearen interpretazio zentru berria.


MOKOTIK PIKUA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-11-04 12:48

Jagoba Errekondo, ARGIA (2008/XI/02) Pikuz okitutako antzaren gibela gutizia zen, dagoenerako, duela 4.500en bat urteko Egipton. Nilo neguko balneario zuten antzarek eta nahikoa janean erreserbatarako koipea pilatzen zuten gibelean. Gibel hutsaren aldean leuna eta gozoa. Laster ikasi zuten antzara gainelikatzen. Eta gutizi gorena sortzez gero antzarari onenetik eman behar: pikua. Garai hartako Saqqarako nekropolian, Mererukaren hilobian, hegaztiei mokoa zabaldu eta mokadu ederrak sartzen ari diren antzarazainak harrian zizelkaturik ageri dira. Cratino poeta grekoak, duela 2.500 urte eskas, ...


Kaixo Izagirre naiz, Itsaso Izagirre. Gogoratu izen hau, egunen baten Gourmet ezagun bat izatera iritsiko naiz eta. Betidanik pentsatu izan dut nire bizitzako lana janari kritikoa izatea zela. Zergatik? Jatea asko gustatzen zaidalako, asko...asko ez! nire hobbierik handiena da. Eta kritikoa, baaaa zer esango dut horren kontura, kritikatzea ere gustatzen zait ez janaria gustatzen zaidan moduan, baina... nori ez zaio gustatzen ba? Aspaldi da, lagunak ere niretzako lan ideala Gourmet izatea zela esaten hasi zitzaizkidala, eta orain dela denboratxo bat lagun batek, blog batean nire iritziak bot...


Azken iruzkinak