Amaaa, gourmet izan nahi dut!!

Oishin praktikak egiten

Hemen berriz be, eta oraingo hontan pasadan pasadan astian esandakuakin jarraittuko dot. Hau da, pintxo bat nola sortzen den azalduko dotzuet pausoz pauso.Pato arraindegira juan eta bertan zeuan arrain freskuena hartu zeban. Merua, pieza ederra. Kilo bateko buztana ekarri zeban tabernara, osea, bitxuak tamaina ederra eukiko zeban...Ze ein leikegu pieza honekin?Sushi moduan saltzeko onegixa, bueno egia esan karuegixa. Bale, orduan? eguneko plater bat bezala atarako dogu? eskeeee, jendeak apenas jaten ditu eguneko platerrak nahiago dittue pintxuak. Bueno orduan badakigu zer formatutan atarak...


Izenagaitikan imajinauko zenduen, sukaldaritza japoniarrak pisu handia dakala taberna hontan. Sushia ez da sekula falta barran, kolore eta forma desberdinetakuak, arrain desberdinekin egindakuak, salmoia, perlita, atuna, sardina...Hala ere, ondiok jendia ez da ausartzen gauza arraro hori jatera, badakizue, euskaldunak! Arraina pil-pilean, bai, baina gordinik... Gainera zelan jan bihar da hau, ta likido hori zetarako da? palilluak? Puffa ez da gauza fazila, batez ere txikiteruendako. Baina ohitzia da kontua, hala ere, lasai txikitero horietako bat bazara, sushia ez da dana, badago eta betiko...


Kaixo lagunok! Hemen hasten naiz berriro, nire ametsa egia bihurtuko duen blog hau bigarrenez martxan jartzen, ia serio hartzen doten oinguan, ze bestela ezingo da sekula amets hori bete. Oraingo honetan baina, badakit zein izango dan "eguneroko" honen zentzua. Pintxoen munduan zentratuko naiz, asko dago hemen esploratzeko eta. Gainera kontaktuak eta dana dittut, beraz aprobetxau ein bihar! Pasadan urtian Eibarko pintxo lehiaketako epaimahakide izan nintzan gainera, oso esperientzia polita, hurrengo baten kontatuko dizkizuet bertako abenturak. Urte hasi berri honetan berriz Eibarren zabal...


Kaixo Izagirre naiz, Itsaso Izagirre. Gogoratu izen hau, egunen baten Gourmet ezagun bat izatera iritsiko naiz eta. Betidanik pentsatu izan dut nire bizitzako lana janari kritikoa izatea zela. Zergatik? Jatea asko gustatzen zaidalako, asko...asko ez! nire hobbierik handiena da. Eta kritikoa, baaaa zer esango dut horren kontura, kritikatzea ere gustatzen zait ez janaria gustatzen zaidan moduan, baina... nori ez zaio gustatzen ba? Aspaldi da, lagunak ere niretzako lan ideala Gourmet izatea zela esaten hasi zitzaizkidala, eta orain dela denboratxo bat lagun batek, blog batean nire iritziak bot...