Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta, abenduaren 5ean, igandearekin, Durangoko Azokaren giroaz baliaturik, EUSKAL HERRIAN KANTUZ ekimena jarri dute abian. Dagoeneko Durangoko azoka antolatzen duen Gerediaga elkartearen oniritzia eta babesa jaso dugu. Durangoko udalarekin ere baimen guztiak ditugu baita eskola baten jantokia ere 260 lagunendako bazkari herrikoa egiteko. Egitaraua: Ikusi irudia Ikusten duzunez egun osoko egitaraua dugu, kantatzeko eta azoka bisitatzeko aukera emanen duena. Herri bazkaria mugatua izanen denez, Baiona, Iruñea, Donostia, Gasteiz eta beste lekuetatik etorrik...


Heldu den asteko larunbatean, azaroak 6, Iruñean Kantuz berezi bat egin behar dugu 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin bat eginez.Egun osoko egitaraua antolatu dute eta saio berezi bat egiteko gomitea luzatu ziguten, Nafarroaren inguruko kanta batzuk abesteko.Datozen egunotan erabiliko dugun kantutegia blog honetan  argitaratuko dugu, nahi duen orok jaisteko. Dena dela, egun horretarako beste 500 bat liburuki inprimatuko dugu partaideen artean banatzeko.


Izenagaitikan imajinauko zenduen, sukaldaritza japoniarrak pisu handia dakala taberna hontan. Sushia ez da sekula falta barran, kolore eta forma desberdinetakuak, arrain desberdinekin egindakuak, salmoia, perlita, atuna, sardina...Hala ere, ondiok jendia ez da ausartzen gauza arraro hori jatera, badakizue, euskaldunak! Arraina pil-pilean, bai, baina gordinik... Gainera zelan jan bihar da hau, ta likido hori zetarako da? palilluak? Puffa ez da gauza fazila, batez ere txikiteruendako. Baina ohitzia da kontua, hala ere, lasai txikitero horietako bat bazara, sushia ez da dana, badago eta betiko...


Azken iruzkinak