Amaaa, gourmet izan nahi dut!!
Kaixo Izagirre naiz, Itsaso Izagirre. Gogoratu izen hau, egunen baten Gourmet ezagun bat izatera iritsiko naiz eta.
Betidanik pentsatu izan dut nire bizitzako lana janari kritikoa izatea zela. Zergatik? Jatea asko gustatzen zaidalako, asko...asko ez! nire hobbierik handiena da. Eta kritikoa, baaaa zer esango dut horren kontura, kritikatzea ere gustatzen zait ez janaria gustatzen zaidan moduan, baina... nori ez zaio gustatzen ba?
Aspaldi da, lagunak ere niretzako lan ideala Gourmet izatea zela esaten hasi zitzaizkidala, eta orain dela denboratxo bat lagun batek, blog batean nire iritziak botatzen hastea mundu horretan atetxo bat zabaltzeko bidea izan zitekeela esan zidan.
Ta hemen nago orain, nire etorkizunari ate hori zabaldu nahian.
Iruzkinak
J. 2008-02-28 11:27 #1
Hori hori!!
Ordua zan!
Ia oraingoan benetan doian blog honena.

Animo!!!!

piku 2008-02-28 14:34 #2
ta nundik hasiko zara?
nik jatetxerik ez dakat, baina etxera gonbidatzeko prest nago...

latxina 2008-04-10 13:09 #3
Neskato, errezetak nahi doguz!!! Oso urrun gauz ta zu bezalako sukaldari errekonozitu baten errezetak oso baliagarriak jakuz, badakizu! Gainera, honez gero probatu dogu zeure esku ona, oin ez dakazu aitzakiarik!!!
Blog-a oso polita geratu jatzu baina bete ere bete beharko dozu, ez?

piku 2008-04-28 11:30 #4

aupa!

badakit juan zan astian gipuzkuarron kontura bazkaldu zenduala, nun eta Berasategin!!! nik uste dot aprobetxau biharko zenduala zure kritikeri hasieria emoteko, ala? honez gero ez dakazu aitzakiarik!!!

Utzi iruzkina: