Kategoria: holmes
Elefante ehizan hezurrak hausteaz gain, erregeek tradizio handia dute, bai, bestelako ergelkeriak egiten. Gaurko istorioan badugu errege harroputz, berekoi eta pepelerdo bat, eta badugu operako diva buru argi eta mindu bat ere. Tartean, erresuma baten zutoinak dardarka jar litzakeen eskandalu baten mehatxua. Detektibe kokainomano bat, mozorroak, engainuak, trabestismoa... Hainbeste gauza mamitsu, non oraingoan Xerezadek ez baitu tokirik izan dena erretilu bakarrean zerbitzatzeko, eta bi plater goxotan eskainiko dizun, baina biak ere gaurko atalean bilduta. Gaur, Xerezaderen Artxiboan mundu...
Jope...azken bolada honetan ezinean nabil, edo lan gehiegi daukat, edo jai giroan sartuta nago, edo ideiaz eskas..., baina bloga elikatzeko nahiko petral nabil. Beno ohitura edo/eta soltura berreskuratzeko lerro batzuk idatziko ditut, nahiz eta zeri buruz idatzi ez jakin. A bai, orain bururatu zait, zer moduz astronomia pixka bat? Astronomia izugarri gustatzen zait, Astronomia esan dut, eta ez askok oker ulertzen duten bezala, Astrologia. Nik pseudozientzia horri izen berri bat ipiniko nioke, zentsu ulergarriagoa edukitzeko: "Astologia" hain zuzen. Garbi dago horoskopoen kontua ez dela n...