ESKANDALUA BOHEMIAN
Elefante ehizan hezurrak hausteaz gain,
erregeek tradizio handia dute, bai, bestelako ergelkeriak egiten.
Gaurko istorioan badugu errege harroputz, berekoi eta pepelerdo bat,
eta badugu operako diva buru argi eta mindu bat ere. Tartean,
erresuma baten zutoinak dardarka jar litzakeen eskandalu baten
mehatxua. Detektibe kokainomano bat, mozorroak, engainuak,
trabestismoa... Hainbeste gauza mamitsu, non oraingoan Xerezadek ez
baitu tokirik izan dena erretilu bakarrean zerbitzatzeko, eta bi
plater goxotan eskainiko dizun, baina biak ere gaurko atalean
bilduta.
Gaur, Xerezaderen Artxiboan munduko detektiberik ...xarmagagarriena?
Sherlock Holmes paregabea eta Eskandalua Bohemian.
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN LEHEN PARTERAKO eta HEMEN BIGARREN PARTERAKO(ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Musika: (kanta, albuma, artista)
- Hasieran eta bukaeran: "Moon & Sun-Salt & Indigo", The Wild Things, Moon & Sun.
- Irene Adlerren gutunarekin: "Caro Nome" (Rigoletto) Romantic Callas, Maria Callas
Iruzkinak
e-gor 2012-06-12 09:48 #1
Ai, Irene Adler!

Iñaki 2012-06-12 10:27 #2
Lehenengo zatiaren esteka ez dabil.
Konpontzerik bai?
Eskerrik asko eta zorionak egiten duzuen lanarengatik.
Iñaki

Luistxo 2012-06-12 11:47 #3
Jakin dudanez, Sherlock telesail modernoan (Conan Doyle-renak gaur egungo Londresera ekarriak), s02e01 atala da ipuin honi dagokiona. Baina lehenbizi podcast-a entzungo dut, eta gero telesaila ikusi.

Xerezade 2012-06-12 12:16 #4
Lagunok: konpondu dut lehen estekarena. Ai, ai, ai, hainbeste lan eta hala ere gauzak txarto. Ea orain behar den moduan dabilen.

Eta bai, Igor, guztiz ados: Ai, Irene Adler..!

Iñaki 2012-06-12 17:37 #5
Orain ondo dabil.
Eskerrik asko hain arin konpontzeagatik.
Eta esandakoa. Zorionak eta luzerako izan dadila.
Lan ederra!
Iñaki

Xerezade 2012-06-13 08:44 #6
Eskerrik asko, Iñaki! Ez dakizu zelako ilusioa egiten digun zure iruzkinak!! Proposamenik egin gura baduzu podkasterako (testuren bat proposatu...) beso zabalik gaituzu. Mila-mila esker!!

Luistxo 2012-07-13 09:04 #7
Ikusi dut Sherlock s02e01, Eskandalua Belgravian; bitxia izan da testuaren eta telesailaren arteko diberjentziak eta antzekotasunak igartzen joatea...

Utzi iruzkina: