Elefante ehizan hezurrak hausteaz gain, erregeek tradizio handia dute, bai, bestelako ergelkeriak egiten. Gaurko istorioan badugu errege harroputz, berekoi eta pepelerdo bat, eta badugu operako diva buru argi eta mindu bat ere. Tartean, erresuma baten zutoinak dardarka jar litzakeen eskandalu baten mehatxua. Detektibe kokainomano bat, mozorroak, engainuak, trabestismoa... Hainbeste gauza mamitsu, non oraingoan Xerezadek ez baitu tokirik izan dena erretilu bakarrean zerbitzatzeko, eta bi plater goxotan eskainiko dizun, baina biak ere gaurko atalean bilduta. Gaur, Xerezaderen Artxiboan mundu...


Azken iruzkinak