Ustekabe.com, berriro

josu 1456149891816 Josu | 2007-11-24 16:16

Bederatzi hilabeteren bueltan, Ustekabe Fanfarreak badauka berriro ere bere bloga. Webgune zaharreko informazio guztia galdu genuen otsailean. Saiakera bat edo beste egin dugu, baina ez gara weba martxan jartzera heldu. Azkenean, Wordpress erabilita blog xume bat. Argazkiak Flickr-en eta bideoak Youtuben (laster gehiago).Ustekabe.com helbidea bertara zuzendu dugu. Bloga printzipioz euskara hutsez izango dela uste dut. Lehen gaztelerak presentzia zuen, prentsa albisteak pegatzen genituelako. Orain prentsa albo-zutabean jarri dugu: berriak del.icio.us integratu baten bidez sartuko ditut ...


Zorrotzara goaz

2
josu 1456149891816 Josu | 2007-10-11 00:55

Ustekabe fanfarrea Turutarraren XXV. urteurrenean Eibarko Ustekabe Fanfarreak emanaldia eskeiniko du zapatuan Bilboko Zorrotza auzoan. Bertako Turutarra fanfarreak hogeita bost urte bete dituela eta, ospakizunetan parte hartzera gonbidatua izan da Ustekabe. Bi fanfarre hauen arteko harremanak 2004an hasi ziren, talde eibartarra Gasteizko jaietara joandako lehen aldian. Ordutik elkarrengandik hurbil egin dituzte bi fanfarre hauek bere ibilbideak. Duela bi urte Turutarrak Eibarren jo zuen, 2005eko azaroaren 25ean, Ustekaberen V. Urteurrena zela eta.Aktuazioaz gain, ospakizuna beste ekintza ba...


Ustekabeko presidente

2
josu 1456149891816 Josu | 2007-10-09 23:45

Lehenago ere nahikoa lan ez eta, orain marroi berria. Larunbatean Ustekabeko presidente aukeratu ninduten. Ez, ez da lau hazeetara hedatzearren: nahiago dut Zorionak batez erantzuten ez badit inork, ze egia esateko, nahiago nukeen ezer aukeratu izan ez banindute. Baina urteroko kontua da: inork ez du izan nahi. Hautagai boluntariorik aurkeztu ezean, kide guztiak gara hautagai, eta gehiengoz hartutako erabakia ezin du norberak atzera bota. Beraz, artikulu hau gehiago da honek suposatu didan karga lasaitzeko bidea.Eta pentsatuko duzue hau bai tipo exajeratua. Ba bueno, badirudi ezetz, baina f...


Ustekabe fanfarreak emanaldia eskeiniko du larunbatean, hilak 25, Eibarko erdialdeko kaleetan, arratsaldeko 19.00etatik gaueko 22.00ak arte, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Txistorra Egunaren ospakizunetan parte hartuz. Azken urteotan gertatu bezala, musikari berriak estreinatuko dira aktuazio honetan. Aurten Bergarar bat eta eibartar bi izango dira.   Alde batetik, klarineteaz Alayn xxxxxxxx 17 urtekoa batuko da. Orain arte hainbat urtez Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikaslea izan da eta orain eskolatik kalerako saltua eman du fanfarrearen bitartez. Bestalde, saxo...


Ustekabe Barakaldon

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-19 04:06

Ustekabe Fanfarreak emanaldia eskeini zuen pasa den larunbatean Barakaldon (Bizkaia). Pasa den urtean lez, arratsaldeko 7etan hasi eta gaueko 10ak bitartean kalez kale bertako jaiak alaitu zituzten, jaigiroa inguruko txoko guztietara hedatuz.BEC inguruan autobusak buelta batzuk eman eta ordulariak estutu gintuen. Hortaz, autobusetik irten orduko hasi ziren lehengo nota alaiak, saxofonista batek bere atrila bilatzen zuen bitartean (ahaztu egin zuen, nonbait). Perkantze honi aurre egin ondoren (Oierren atrila erabili zuen), kalejiran hasi ginen, aldapa behera.Oier salbatzailea.Koadrila baten ...


Danborradarekin Gorlizen

josu 1456149891816 Josu | 2006-07-28 00:04

Danbor hotsekin bat eginik jo zuen Ustekabek Gorlizen, beste hamaika talderen presentzia izan zuen kalejira batean. Espero baino ordubete gehiago behar izan genuen Gorlizera iristeko. Ordainez, Lemoniz inguruan txango kulturala egin genuen Javier Zorrakin mikrofonoan genuela. Egia esan, ez zen oso didaktikoa izan, baina zentrala metro eskas batzuetara ikusteko aukera izan genuen gutxienez. Behin Gorlizen dena prest genuela indarrez jotzeko meriendatxoa jan eta lehen notak jotzen hasi ginen. Koadrilen jeitsiera egin genuen Tatiago, Diana, "Au dek au" eta beste hainbat piezekin. Publikoa ge...


>Castellbisbal-eko Udalari gehien gustatu zaion fanfarrea izan da >Udako denboraldiari ekin dio fanfarre eibartarrak     Eibarko Ustekabe Fanfarreak Castellbisbal-en (Bartzelona) joko du abuztuaren 19an. Hainbat urtez Tirri-Tarra fanfarreak egindako aktuazioa da. Tirri-Tarra kale animazioaren munduan ospe handiena izan duen fanfarrea dugu. Aktuazio hau udako denboraldiaren barruan sartzen da. Azken honek aldaketak jasan ditu pasa den urteko egitarauarekin konparatuz.  Uztaila eta abuztuan mantentzen den aktuazio bakarra Gasteizko jaietakoa izango da. Beste guztiek aldak...