Zorrotzara goaz

josu 1456149891816 Josu | 2007-10-11 00:55
2

Ustekabe fanfarrea Turutarraren XXV. urteurrenean

Eibarko Ustekabe Fanfarreak emanaldia eskeiniko du zapatuan Bilboko Zorrotza auzoan. Bertako Turutarra fanfarreak hogeita bost urte bete dituela eta, ospakizunetan parte hartzera gonbidatua izan da Ustekabe. Bi fanfarre hauen arteko harremanak 2004an hasi ziren, talde eibartarra Gasteizko jaietara joandako lehen aldian. Ordutik elkarrengandik hurbil egin dituzte bi fanfarre hauek bere ibilbideak. Duela bi urte Turutarrak Eibarren jo zuen, 2005eko azaroaren 25ean, Ustekaberen V. Urteurrena zela eta.

Aktuazioaz gain, ospakizuna beste ekintza batzuez hornituko da: herri-kirol lehiaketa fanfarreen artean (hau fijo irabazten dugula), anaitasun bazkaria, dantzaldia eta diskofesta, besteak beste. Lerro hauen bitartez zorionak bidali nahi dizkiet Turutarra Fanfarreko lagunei.

Adrian

Adrian 2007-10-11 14:42 #1

Herrikiloretan agian irabaziko duzue,bainz dantzan egitea ez dakit jaja zer bideo baten ikusi nuena kontutan edurikik ez dakit ba.

Beno garrantsitzuena da ondo eta alia pasatzea anaitasunean.

Josu

Josu 2007-10-11 21:30 #2

Ondo pasako dugu, ondo joko dugu eta herri kiroletan irabaziko dugu. Dantzak beste baterako utziko ditugu... ;-)

Utzi iruzkina: