Ustekabeko presidente

josu 1456149891816 Josu | 2007-10-09 23:45
2

Lehenago ere nahikoa lan ez eta, orain marroi berria. Larunbatean Ustekabeko presidente aukeratu ninduten. Ez, ez da lau hazeetara hedatzearren: nahiago dut Zorionak batez erantzuten ez badit inork, ze egia esateko, nahiago nukeen ezer aukeratu izan ez banindute. Baina urteroko kontua da: inork ez du izan nahi. Hautagai boluntariorik aurkeztu ezean, kide guztiak gara hautagai, eta gehiengoz hartutako erabakia ezin du norberak atzera bota. Beraz, artikulu hau gehiago da honek suposatu didan karga lasaitzeko bidea.

Eta pentsatuko duzue hau bai tipo exajeratua. Ba bueno, badirudi ezetz, baina fanfarre baten kudeaketak lan handia ematen du. Lehenago, 2005eko udan zehar, tokatu zitzaidan paper hori betetzea eta beraz badakit zer den. Ez da lan xamurra, neurri batean zure esku uzten delako taldearen funtzionamendu egokia.

Urtero hainbat kide berri sartu behar ditugu taldea bizi mantendu dadin. Betiko tonika da: batzuk kanpora doaz ikastera, beste batzuek kirola aukeratu eta musika albo batera uzten dute, eta beste batzutan lanak oztopatzen du partehartzea. Beraz urtero musikari berriak fitxatu behar ditugu. Eta ez da lan erraza: gero eta gutxiago ezagutzen dugu Musika Eskolako egoera, eta bertan gero eta ume gutxiago daudela esango nuke.

Beste batzuetan, instrumentu konkretu bateko musikariak falta zaizkigu eta kanpoko jendea eraman behar dugu, eta eurei partiturak, erropa... eman. Aktuazioen kontratazioak egin behar dira. Instrumentuak erosi, konpondu, gehigarriak erosi... erropa aukeratu, entseguak deitu eta zuzendu, abestiak aukeratu, jotzen hasteko sarrerak eman, kanta bat noiz bukatu erabaki eta txifloaz dagokion tokian adierazi, prentsa, partitura berriak lortu, fotokopiak, diru-kontuak, egun bakoitzean nor faltako den jakin, Bai Euskarari Ziurtagirian aurrerapausuak eman, interneten zeozer txukuna egin... eta beste askoz gauza gehiago. Ez, ez du dena presidenteak egin behar, baina esplizituki banatuta ez dagoen lana beregain uzten dugu.

Aurreko aldian izan nintzenean, duela pare bat urte pasatxo, ezohiko kasua izan zen. Udarako asumitu nuen kargua. Orduan ez nuen jakin lanak banatzen, edo agian ez nuen horretarako astirik izan. Estres larregi izan zen. Orain betebeharrak ondo banatzen saiatuko naiz, koordinazioak berak badu eta nahikotxo lan. Gainera ez da uda eta ikasketak, eta pasa den urtean bezala suertatzen bada, lana baita ere, honen gainetik daude. Pixkanaka hasiko naiz. Lehen aste honetan ez dut txarangaren telefonoa hartu nahi izan. Funtziotan dago egungo presidentea eta berak izatea nahiago izan dut.

Larunbatean Zorrozara goaz. Bertan, Turutarra gure lagunen XXV. urteurrena ospatuko dugu. Datozen asteotan lanak banatzen joango gara. Seguru nago makinaria ondo jarriko dugula funtzionamenduan, guk ere XXV. urteurrenera iritsi nahi genuke eta.

Adrian.

Adrian. 2007-10-11 14:49 #1

Ez dakit zere esan,ni neu bentan erotu egingo nintzateke horren beste gauza eginaz.Espero dut zure osansunaez dela ketetuta aterako,eta era berean pentsatzen dut ideia ona dela beste fanfarriako batzuk inplikatzea lanetan.<br />

Josu

Josu 2007-10-11 21:46 #2

Nere buruak okupazioa eskatzen dit. Gero eta gauza gehiago buruan, orduan eta hobeago funtzionatzen dut. Zeregin ezaren etsaiarekin ari zara hizketan. Hala ere lanak ondo banatzen saiatuko naiz, eskerrik asko. ;)<br />


Utzi iruzkina: