Ustekabek Bartzelonan joko du
>Castellbisbal-eko Udalari gehien gustatu zaion fanfarrea izan da
>Udako denboraldiari ekin dio fanfarre eibartarrak
Eibarko Ustekabe Fanfarreak Castellbisbal-en (Bartzelona) joko du abuztuaren 19an. Hainbat urtez Tirri-Tarra fanfarreak egindako aktuazioa da. Tirri-Tarra kale animazioaren munduan ospe handiena izan duen fanfarrea dugu. Aktuazio hau udako denboraldiaren barruan sartzen da. Azken honek aldaketak jasan ditu pasa den urteko egitarauarekin konparatuz. Uztaila eta abuztuan mantentzen den aktuazio bakarra Gasteizko jaietakoa izango da. Beste guztiek aldaketak izan dituzte.
Udako denboraldia, “Ustekabe Tour´06”, Urkiko jaietako txupinazoarekin hasi zen. Ondoren, San Juan egunean, emanaldia eskeini zuen Umeen Danborradaren ordutegian, eguraldia zela eta atzera bota zen eta. Orain uztaila eta abuztuko aktuazioen garaia da. Gaur, ostirala 14, arratsaldean, Donostiako koadrila bat girotuko dute ordu eta erdiz. Aktuazio honekin motorrak berotuko dituzte larunbat gauean Amañako danborradak jotzeko: lehenengo eta behin umeena, eta nagusiena gero, afalostean.
Ustekabeko gazteek aste bete izango dute indarrak
hartu eta berriro ere danbor hotsekin bat egiteko, izan ere hilak 22an
Gorlizera joango dira Eibarko Danborradarekin batera. Aktuazioa arratsaldeko
8etan hasiko da, eta horren ondoren luntx-a izango dute partehartzaileek.
Jaigiroa ez da hor bukatuko, hurrengo asteartean, uztailak 25, Gasteizko blusen eguna girotu beharko dute eta, goizetik hurrengo goizalderaino. Egun osoan zehar Los Alegrioseko taldekideak saltoka ibiliko dira Ustekaberen kalejirekin. Hau Gasteizko Aste Nagusirako beroketa izango da.
Horren aurretik, uztailaren 29an, Ustekabek Errioxan joko du, “Camping de La Rioja”-ko Euskal Jaiaren II. Edizioan. Aktuazioa 12.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara izango da. Hala ere, Eibartarrak ez dira musikariak bakarrik izango. Izan ere, Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolaria bertan izango da Ana Berasategirekin batera (Euskadiko Herri Kiroletan txapelduna).
Abuztuaren 4an Ustekabek autobusa hartu beharko du berriro ere, Gasteizera itzultzeko. Bertan kontzentrazioa izango dute hurrengo egunetako lanerako prestatzeko. Hilaren 5ean egun osoz, eta 6tik 9ra arratsaldez, Los Alegrios koadrilaren jai gogoa asetu beharko dute. Koadrila honek azaroan erakutsi zuen Eibarren, Ustekaberen V. Urteurrenaren ekitaldietan, inork ezin dituela gelditu.
Ustekabek egunero Los Alegrios-ekin “paseillo”ak egingo ditu, eta bertan beste 20 fanfarre ingururekin biltzeko aukera izango du. Aipagarria da aurten txaranga lehiaketa antolatu duela Los Alegrios koadrilak, bere V. Urteurrena dela eta. Horregatik “Ustekabe-Alegrios: 5 años dando la nota” leloa eramango dute.
Konpartsa armaginaren historian sartuko den aktuazio bat abuztuaren 19an izango da. Ezpainak oraindik “ikututa”, musikariek Castellbisbal-era bidaia egingo dute Bartzelonako herri honetako jaiak alaitzeko.
Lehen Tirri-Tarra fanfarreak egiten zuen aktuazio hau. Fanfarreen historian ezagutzen den ospetsuenetakoa da Tirri-Tarra. 1996an “Tirri-Tarra Show” ekitaldiak kaleetatik eszenatokira eraman zituen eta gaur egun “Rock Sinfonikoa” egiten dute.
Castellbisbal-ko Udalak begiratu dituen fanfarreen artean Ustekabe aukeratu du. Ustekabeko kideek aditzera eman dutenez “5 urteotan egin dugun lanaren errekonozimendu bat da aktuazio hau. Zailtasun askori aurre egin behar izan diegu fanfarrea sortu eta egonkortzeko, fanfarreen mundua beherakadan dagoen momentuan, gainera, eta orain asko dira guri begira dabiltzanak”. Hala ere, aldarrikatu dutenez “Castellbisbal-eko herritarrentzat ere pribilegio bat da Ustekaberen aktuazio bat izatea. Gure egutegia mugatu egiten dugu kideon beste konpromezu eta interesen arabera. Dataz ondo banatutako egutegia osatzen dugu, agobiorik egon ez dadin, eta kide guztiek hautatutako emanaldiekin.” Ustekabekoen hitzetan, “ez da kanpotik deitu gaituzten lehen aldia. Eskaintza asko izan ditugun arren, arrazoi desberdinak direla medio, ez dira aurrera eraman. Eskaintzak jasotzen jarraituko dugulakoan gaude: bide onetik goazen seinale izango da”.
Ustekabek egitarau eguneratua eskeintzen du www.ustekabe.com egutegian, beste informazio interesgarri batzuekin batera.
SAXOFONISTA BERRIA
Udako denboraldiak Ane Azpiriren estreinurako ere balio izan du. 17 urteko eibartarrak saxofoi altua joko du. Anerekin, 6 dira dagoeneko Ustekaben dabiltzan neskak, “neskakotasun tasa” %27ra igoz. “Jende berria sartzeko irekirik gaude. Gaur egun normala da fanfarreetan emakumeak ikustea, baina txaranga batzuetan oraindik pentsaezina da. Pixkanaka jende berria sartzen doa. “Beharrezkoa da taldearen bizirautea bermatzeko” kideen esanetan. Ane Azpiri aurtengo denboraldian estreinatu den bigarren musikaria izan da. Bere aurrekoa Maitane Castillo izan zen, urrian Barakaldon estreinatu zena, klarinetearekin. Ustekabek, 2000. urtean sortu zenetik, urtero izan ditu musikari berriak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: