Bakion hurrengo asteburuan burutuko da manifestazio bat, herrian bertan egin nahi duten etxebizitxen proiektu baten kontra, milaka etxe golf zelai etab, bat haibeste urtetan baserriak lurra zaindu duen lekuetan. Honek herriaren kezka piztu du eta proiektu hauen kontra jende andana jarri da, getxon ptp proiektuaren antza handia dauka uribe kosta, kosta rica bihurtu nahi dute. Azken finean beti bezala gutxi batzuen negozioa baina herria zertarako kontutan hartu ezta. Animatzen dut jendari manifestazio horretan parte hartu dezala. 



Elurra eta eski mundua orain urte batzu ezagutu genuenok, azken urte hautean apur bat harrituta lotu gara (era lehun batez esateko) eski estazio askok euren eremua zabaldu behar dutela entzunaz.Niretzat, eski estazio batek bere eremua handitu nahi izatea ez da arazo oso larria. Azken batean, teleski edo teleaulki bat edo beste gehiagok, mendiari mina egiten badio ere, ez du sarraski bat egiten.Hala ere, horretarako, arrazoi oso sendoak egon behar direla uste dut. Baina, oso famatuak diren eski estazio batzutan, hasierako beharrezko baldintza horiek ondorio bihurtzen dira.Eski estazioek eski...