Elurrartean

Mendian gora, mendian behera, baina beti elurrartean

N'Pyau

No profile photo Elurrartean | 2007-07-03 12:00

Beno ba. Aspaldiko partez barri on bat ekarri behar dot hona. Azkenean, joan den denboraldian guztion ahotan ebilena, egi bihurtu da.Piau Engaly eski estazioa N'Py barruan sartu da. Horrek zer dakarkigu guri?Ba, kontutan izanda, N'Pyk salneurri eta eskeintza bereziak eskaintzen deuskuzala zenbait eski estaziotan eskiatzen dugunoi, ba beste eski estazio bat barruan egotea ondo baino hobeto jatorku.Egun, orduan, honako estazio honeek dagoz N'Pyren baitan:-Arette-La Pierre de Saint Martin-Gourette-Luz Ardiden-Domaine du Tourmalet-Peyragudes-Piau Engaly


Elurra eta eski mundua orain urte batzu ezagutu genuenok, azken urte hautean apur bat harrituta lotu gara (era lehun batez esateko) eski estazio askok euren eremua zabaldu behar dutela entzunaz.Niretzat, eski estazio batek bere eremua handitu nahi izatea ez da arazo oso larria. Azken batean, teleski edo teleaulki bat edo beste gehiagok, mendiari mina egiten badio ere, ez du sarraski bat egiten.Hala ere, horretarako, arrazoi oso sendoak egon behar direla uste dut. Baina, oso famatuak diren eski estazio batzutan, hasierako beharrezko baldintza horiek ondorio bihurtzen dira.Eski estazioek eski...


Lehenengo artikulo txiki hau, euskalduna naizelako, eski estazioak gure hizkuntz zahar honi ematen dioten harrerari buruz izatea nahi dut.Politikoki, antza, ez da oso zuzena, Espainiako estaziotan euskerazko ezer ez topatzea, eta hala da.Candanchú, Astún, Fomigal, Alto Campóo eta Valdezcarayko estazioek, adibidez, haien bezeroen artean, euskaldun  asko izaten dute denboraldiaren zehar, haietako askotan, portzentaia nabarmena izanda. Azken batean, haietako bat baino gehiago, Euskal Herriko kapitalarekin eraiki eta martxan abiatu zen. Euskal Herritik gertuen daudenak dira, eta Euskal Her...



Gauden moduan, lehiotatik begira, ea ditxosozko elurra noiz jauziko ote den, blog hau martxan dago, eta hementxe, eskiko munduaren inguruan sortzen zaizkidan zalantzak eta kontraesanak argitaratu nahi ditut, jakiten eta jakingo ditudan berriez gain. Hortaz, ongi etorriak izan zaitezte denon artean egindo dugun gure blog honi.